Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Alstomek Galindon duen fabrika bisitatu du Bernabé Unda sailburuak

2012.eko urtarrilak 20

Planta hori erreferentziazko lantokia da energia berriztagarriei buruzko garapen berri eta ikerketa-proiektuetan.

Bernabé Undak, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak, Alstomek Galindon (Bizkaia) dituen instalazioak bisitatu ditu gaur goizean. Euskadin kokatutako I+Gko zentroei laguntzeko politikaren barruan kokatzen da bisita hori.

Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendiarekin eta Berrikuntza eta Teknologiako sailburuorde Juan Goicolearekin batera, sailburuak nabarmendu du berrikuntzan inbertitzea oso garrantzitsua dela euskal industria mantendu eta bultzatzeko, bereziki Euskadin tradizio luze eta emankorra duten arloetan. Alstom joan den mendeko 30eko hamarkadan ezarri zen Galindon, eta harrezkero etengabe jardun du bertan.

Bokazio esportatzaile argia izanik (ekoizpenaren % 80 beste merkatu batzuei saltzen zaie), Alstomek Bizkaian duen planta erreferentzia da, halaber, energia berriztagarriei buruzko garapen berri eta ikerketa-proiektuetan.

Galindon motor eta sorgailuak fabrikatzen dituzte energia hidraulikoa sortzeko, eta, hori ez ezik, proiektu hidraulikoen kudeaketa eta ingeniaritzako azterlanak ere garatzen dituzte. Alor horretan Alstom multinazionala munduko merkatuaren buruan dago, ezarritako kapazitatearen % 25 ezarrita. Gainera, energia berriztagarriei buruz ikertzeko departamentu espezifiko bat dauka, eta bertan, nazioko eta nazioarteko beste zenbait zentrorekin elkarlanean, teknologia berrien garapenean jarduten dute energia sortzeko.

Alstomek ia 4.000 langile ditu Espainian, 21 lantokitan banatuak. Industria- eta merkataritza-arloetako sektore guztiak ordezkatuta daude bertan: energia (eolikoa, hidraulikoa eta termikoa), trenbide-garraioa (material mugikorra, mantentze-lanak, seinaleak eta azpiegitura) eta Grid (sare-ingeniaritzako konponbideak, azpiestazio mugikorrak, goi-tentsioa, automatizazioa).

Prentsa-kontaktua - Alstom Espainia

Irma Aguado- Tel.: +34  91  334 56 81 -686 67 71 04 - irma.aguado@crn.alstom.com -www.alstom.es

 

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a

 

2 iruzkin
  • @luismgoiko
    2012.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Basque Government Minister Bernabé Unda visits the Alstom factory at Galindo . http://t.co/z1MET3pm

  • @natxoleon
    2012.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    Somos importantes!! El pasado viernes día 20, el consejero Bernabe Unda visita la fabrica de Alstom en Galindo http://t.co/dOBvxPVZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)