Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkularrean berritzeko milioi bat bostehun mila euroko laguntzetarako deialdia egin du (Gobernu Bilera 2023-9-19)

2023-09-19
  • Ekonomia zirkularraren printzipioak txertatzeko soluzio berrien garapena bultzatzera eta soluzio horiek euskal ETEetara transferitzera bideratutako hiru dirulaguntza-ildo ezarri dira

Gobernu Kontseiluak ekonomia zirkularrean berritzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta dirulaguntza horietarako deialdia egiteko agindua (Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena) onartu du; dirulaguntzek 1.500.000 euroko zenbateko ekonomikoa izango dute. Zenbateko hori honela banatuko da aurreikusitako hiru ildoetako proiektuen artean: 200.000 euro 1. ildorako (ekodiseinua eta demostrazioa ekonomia zirkularrean); 300.000 euro 2. ildorako (ekoberrikuntza estrategikoa); eta 1.000.000 euro 3. ildorako (ETE zirkularra). 

Dirulaguntza horien aplikazio-esparrua Euskadiko industria-enpresen ingurumen-berrikuntza da, eta honako helburu hauek lortzen laguntzea dute helburu:

  • Ekonomia zirkularraren bidez berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murriztea, produkzio-prozesuetako baliabideen efizientzia barnean hartuta.
  • Lehengaien kontsumoa murriztea eta, bereziki, lehengairik ez isurtzea.
  • Euskadin ekonomia berdea suspertzen, lehiakortasuna hobetzen eta enplegu kualifikatua sortzen lagunduko duten enpresa-jarduera jasangarriak sortzea.
  • Lurraldearen ingurumen-erresilientzia areagotzea, merkatu globalean erreplikagarritasun handia duten soluzio teknologiko berritzaileen bidez.
  • Europako tresna zirkularren ondoriozko erronkei eta aukerei ekingo dieten enpresen arteko lankidetzak finkatzea. 

Horretarako, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ekonomia zirkularrean berritzeko dirulaguntzetarako atal bat ezarri zuen 2021-2023 aldiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan. 

Gaur onartu den aginduak ekonomia zirkularraren printzipioak txertatzeko soluzio berrien garapena bultzatzera eta soluzio horiek euskal ETEetara transferitzera bideratutako hiru dirulaguntza-ildo ezarri ditu. Ildoak honako hauek dira:

  • ildoa. Ekodiseinua eta demostrazioa ekonomia zirkularrean.
  • ildoa. Ekoberrikuntza estrategikoa.
  • ildoa. ETE zirkularra.

Lan-ildo horiek esperientzia sendoa izan dute aurreko sei deialdietan. Deialdi horietan, berrehun enpresak baino gehiagok parte hartu dute 1. ildoan, eta enpresa-partzuergoek 60 proiektu baino gehiago garatu dituzte 2. ildoan. 3. Ildoaren kasuan, aurtengoa hirugarren deialdia izango da, eta bitarteko eragileek zuzendutako 200 ETEk parte hartuko dute. 

Proiektu bakoitzerako eman beharreko dirulaguntzen mugak, diruz laguntzeko moduko gastuen inguruan onartutako aurrekontuen gainean, honako gehieneko zenbateko hauetara iritsi ahal izango dira, dirulaguntza-ildoaren arabera:

  • lerroa. Ekodiseinua eta demostrazioa ekonomia zirkularrean: 30.000 euro proiektuko.
  • lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa: 150.000 euro proiektuko.
  • lerroa. ETE zirkularra: 100.000 euro proiektuko. 

2023ko deialdirako aurrekontu-zuzkiduraren guztizko zenbatekoa milioi bat bostehun mila (1.500.000) eurora iritsi da, eta honela banatuko da ildo bakoitzean: 

Ildoak

2023

2024

Lerro bakoitzeko guztizkoa

1. lerroa. Ekodiseinua eta demostrazioa ekonomia zirkularrean

50.000 €

150.000 €

200.000 €

2. lerroa. Ekoberrikuntza estrategikoa

100.000 €

200.000 €

300.000 €

3. lerroa. ETE zirkularra

350.000 €

650.000 €

1.000.000 €

Urteko guztizkoa

500.000 €

1.000.000 €

1.500.000 €

 

 Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko