Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriolak espero du Brasilekin sinatuko den akordioak negozio-aukerak ekarriko dizkiela euskal enpresei

2012.eko urtarrilak 20

Brasilgo erakundeetako ordezkaritza batek Vitoria-Gasteizko tranbiaren inguruko interesa agertu du

2011n, 7,4 milioi bidaiarik erabili zuen Gasteizko tranbia, aurreko urtean baino % 7,52 gehiago

Iñaki Arriola Garraioetako sailburuak tranbiaren kotxetegietan egin die harrera Luiz Carlos Bueno de Lima Hiri Mugikortasuneko eta Garraioko Nazio Idazkaria buru duela Brasildik etorritako ordezkaritzako kideei. Brasilgo ordezkaritza Euskadiko trenbide eta tranbia zerbitzuek nola funtzionatzen duten eta Eusko Jaurlaritzak, ETSren bidez, azpiegituren arloan egiten duen lana ezagutzera etorri da, eta aldi berean, garraio, ingeniaritza eta trenbide-azpiegituren arloan puntakoak diren hainbat euskal enpresarekin harremanetan jartzeko.

Kotxetegietara egin duten bisitan, sailburuak agertu die Eusko Jaurlaritzak interes handia duela Brasilgo erakundeekin elkarlanean jarduteko, datozen urteetan hiri handi eta inguruetan trenbide eta tranbia-garraiorako zerbitzuak jartzen, eta garraio-sistemak birmoldatu eta berritzen.

Arriolak uste du gure tranbia-eredua eta batez ere, Vitoria-Gasteizkoa, "esportatzeko" modukoa dela, kontuan izanik martxan jarri zenetik zer-nolako arrakasta izan duen. Izan ere, 2011n 7,4 bidaiari baino gehiagok erabili zuten, aurreko urtean baino % 7,52 gehiago, inoiz baino gehiago, alegia.

"Brasilen eta, Euskotrenen bidez, Euskadiren arteko lankidetza bideratzen ari gara, hangoei laguntza teknikoa emateko, eta gure enpresek Brasilen garatzen ari diren proiektuetan parte hartzeko aukera izan dezaten", esan du sailburuak.

Arriolaren esanetan, Brasilgo erakundeak, hainbat proiektu handi, eta batez ere, trenbideak, garatzen buru-belarri dabiltzan honetan, Euskadiren esperientzia handia, bereziki Euskotrenena, eta garatutako teknologia kontuan izateak ondo baino hobeto erakusten du euskal enpresek berrikuntzaren arloan erdietsi duten maila ona.

"Bai azpiegituren garapenari, bai mugikortasun-elementuei dagokienean, une honetan potentzia bat gara . Mugikortasuna iraunkorraren eta trenbide-azpiegituren garapenean eskarmentu handia daukagu, eta alde horretatik, oraingo hau, aukera paregabea da gorantz datorren eta, aldi berean, azpiegiturak nahiz ibilgailuak behar dituen herrialde batekin elkarlanean jarduteko, eta Euskotrenen bidez, ezbairik gabe Euskadiren oso positiboa izango den lankidetza hori koordinatzeko moduan gaude", erantsi du.

Bestetik, garraio-sistemak garatzeko Brasilgo gobernuaren eta Euskotrenen arteko lankidetza-akordioa atzeratu egin da, Mugikortasuneko ministroak ezin izan duelako Euskadira etorri, baina laster sinatuko da, eta akordio horrek negozio aukerak sortuko ditu euskal enpresentzat, mundu mailako futbol txapelketa eta joko olinpikoak direla eta datozen urteetan Brasilen garatuko diren proiektuen inguruan.

Lankidetza-akordioa Patxi López Lehendakariak 2010eko martxoan Brasilera egin zuen bidaiari esker lortu da  eta horren arabera, Euskotrenek lankidetza eskainiko dio Brasilgo gobernuari datozen urteotan zenbait hiri handi eta inguruetan tren eta tranbia zerbitzuak jartzeko, eta lehendik martxan dauzkaten garraio-sistemak birmoldatu eta berritzeko.

Proiektuak Brasilen

Brasilgo Gobernu Federalak, Brasilgo estatu-gobernu askok eta zenbait udalek, datozen urteetan hiri handietan eta inguruetan trenbide- eta tranbia-zerbitzuak jartzeko asmoa daukate.

Proiektu horietariko asko burutzeko arrazoi nagusia, urte gutxi batzuk barru egingo diren bi kirol-ekitaldi garrantzitsuak dira: futboleko mundu mailako txapelketa eta joko olinpikoak.

Gainera, Brasilgo erakundeak lanean dihardute hirietako mugikortasun-beharrei erantzuteko, eta martxan dituzten zenbait garraio-sistema birmoldatu eta modernizatzeko.

Horrela, bada, Brasilgo gobernuak Hiri Handietako Mugikortasun Programa garatu du PAC Hazkundea Bizkortzeko Programaren barruan, eta programa horrekin hirietako mugikortasunean inbertsio handiak egingo dituztenez, batez ere trenbide eta tranbia-garraioan, beharrezko jotzen dute euskal lankidetza, proiektuak garatzeko, Euskadin azken hogei urteetan garatutako teknologiarengatik eta lortutako esperientziarengatik.

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • @KimJiYong888
    2012.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Et oui Pays Basque SUD! Arriola convinced that the agreement wt Brazil will be a business opportunity for Bask compa. . http://t.co/Y3UXY7yw

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)