Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Bermeo Urdaibai, 2023ko Eusko Label Ligaren irabazle

2023-09-18

Bermeo Urdaibaik irabazi du Portugaleten 2023ko ACT arraun Liga, 2017tik Eusko Labelek babestuta. Eusko Jaurlaritzak ekitaldiaren balorazio positiboa egin du, kirol hitzordu honi esker Eusko Label zigiluarekin identifikatutako kalitate ziurtatuko produktuak uda osoan sustatu ahal izan direlako.

Beste uda batez, erakundeek, arraunak eta lehen sektoreak elkarri laguntzeko indarrak batu dituzte, azken finean, arraunaren eta Euskadiko kalitatezko produktuen balioek bat egiten dutelako; benetakoak dira, hemengoak, elkarlanean oinarrituak, eta ahalegin handiaren emaitza dira.

 

 

Eusko Label produktuen familia

Eusko Label markak Euskadiko goi-mailako 18 produktu ditu, bereizgarri honekin ziurtatuta daudenak, “Eusko Labelarekin ekoizturiko” produktuez gain.

Eusko Labelek helburu hauek ditu: kontsumitzaileei kalitate-maila zorrotza bermatzea, produktuen jatorria eta benetakotasuna segurtasun osoz identifikatzea, eta Euskadiko ekoizleen lana defendatu eta sustatzea.

Eusko Label produktuak: Euskal Herriko behi-haragia, euskal baserriko oilaskoa, Euskal Herriko arkumea, baserriko txerrikia, hegaluzea eta hegalaburra, euskal baserriko arrautza, Euskal Herriko esnea, eztia, Arabako patata, Gernikako piperra, Euskal Herriko tomatea, Euskal Herriko barazkiak, Ibarrako piperminak, Euskal Herriko lekak, oliba-olio birjina estra, Arabako zerealak, Antxoa eta Euskadiko iturburuko gatza.

Eusko Labelarekin ekoizturiko produktuak: ia Eusko Label produktu guztiek dituzte beren elaborazioak, baina azpimarratzekoak dira HAZIk aurkeztutako azken produktuak, hala nola Euskal Ogia, Euskal Gatza eta gaztak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
  • Peli Manterola Arteta
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (XII legealdia)