Berriak Hezkuntza
qrcode

Eskola-garraioa, 2023-2024 ikasturtean

2023-09-16
  • Eskola-garraioko zerbitzuari berriro ekingo zaio datorren astelehen honetan, ibilbide guztietan
  • Hezkuntza Sailak eta garraio-enpresek adostu dute eskola-garraioaren egoera aztertzea eta etorkizunerako hobekuntza-proposamenak egitea

Hezkuntza Sailak eta zerbitzua bermatzeko irailaren 1eko Aginduak eragindako eskola-garraioko enpresak ordezkatzen dituzten elkarteek elkarrizketari berriro ekitea erabaki dute, etorkizunari begira hobekuntza-proposamenak aztertu eta planteatzeko xedez. Hurbilketa honen ondorioz, eskola-garraioko enpresek datorren astelehenetik aurrera, irailaren 18tik aurrera, berriro helduko diote beren zerbitzuari.

Akordioaren ondoren, enpresek aurreko ikasturtean eskaintzen zuten zerbitzu bera emateri ekingo diote berriro, orduko baldintza ekonomiko berberetan. Era berean, Hezkuntza Sailaren eta enpresen arteko elkarrizketak eskola-garraioaren baldintzak zehazteko oinarriak finkatuko ditu, beharrezkotzat jotzen diren balizko zuzenketa-neurriei begira.

Hezkuntza Sailak, enpresekin analisiak partekatzeaz gain, bete gabe geratu diren ibilbideen lizitazio-prozesu berri bat abiatuko du laster, 2024-2025 ikasturterako ahalik eta egonkortasunik handiena emateko milaka ikaslerentzako funtsezkoa den zerbitzu bati.

Iruzkin bat
  • Argazkia Sanatrsabu
    2023-09-16

    Me alegro enormemente que se este solucionando ya que somos muchos los afectados en Astrabudua Erandio, que hemos tenido que estar pidiendo ayuda a conocidos o permiso en los trabajos ya que nuestro municipio cuenta con servicio insuficiente de trasporte publico hacia los colegios e institutos.
    Aprovecho para comentar que imagino que servirá de lo mismo que varios padres nos hemos puesto en contacto con el departamento de Educación por mail sin ninguna respuesta y por teléfono aun contando con 5 números de teléfono No han contestado Nunca en 7 días que hemos sufrido de paros. Así que aprovecho para recordar que contábamos con un autobús de Bizkaibus que se quito por falta de uso que se podía haber restablecido por el Gobierno Vasco en estos días.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak