Hauteskundeak 2024
qrcode

Astekonomiak gaur arreta jarri du uztailera arte Euskadin eratutako enpresetan, KPIaren bilakaeran eta euskal aireportuetako abuztuko errekorrean

2023-09-15

Euskadin 2.000 enpresa inguru eratu dira urteko lehen hilabeteetan. Horixe da gaur Astekonomia abiarazteko adierazlea. Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenen laburpena da, KPIaren bilakaeraren eta euskal aireportuetan abuztuan lortutako errekorraren berri ematen duena.

Urteko lehen zazpi hilabeteetan Euskadin eratutako enpresen kopurua % 3,1 handitu zen aurreko urteko aldi beraren aldean. Zehazki, 1.953 sozietate berri eratu ziren, 2.000 inguruko zifretan mantenduz, azken urteetako ildotik, 2020ko salbuespenarekin.

Bestalde, abuztuko KPIak % 2,7ko urteko aldakuntza-tasa izan zuen, aurreko hilekoa baino hamarren bat handiagoa. Adierazle horren aurrerapena batez ere ibilgailuentzako erregaietan izandako igoeraren ondorio izan zen. Bestalde, azpiko inflazioak % 6,3ko erregistroa izan zuen.

Era berean, abuztuan, euskal aireportuen bitartez desplazatutako pertsonen kopurua % 17,0 igo zen aurreko urteko aldi beraren aldean. Zehazki, 750.000 pertsonatik gora desplazatu ziren, serie historiko osoko abuztuko baliorik handiena.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko