Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “PP erdia kartzelatu nahi” duen galdetu dio Montorori

2012.eko urtarrilak 19

Patxi Lopezen ustez, "zentzugabea" da aurrekontuak betetzen ez dituzten kudeatzaile publikoei erantzukizun penalak exijitzea

ETBn egindako elkarrizketa batean, Patxi López lehendakariak kritikatu egin du defizita kontrolatzea "sakratu" bihurtu dela, eta aitzakia horrekin hainbatek "astakeriak" egin dituztela, Europan, helburu bakarra defizita kontrolatzearen ondorioagatik, herrialdeak atzeraldian eta geldialdi ekonomikoan daudelako, gobernuek baliabide ekonomikoak behar baitituzte enplegua sortzeko".

Patxi López lehendakariak "noizbait" beharrezkoa dela kredituak eskatzea "gehiago gastatu ahal izateko", adierazi du gaur "zerbitzu publikoei eusteko, ekonomia garatzeko eta enplegua sortzeko eta hori "ezin da delitu izan", esan du.  Gainera, PPren udal gobernu batzuetan "7.000 milioi euroko zuloa utzi dutela" gogorarazi du.

Espetxe politika

ETBn izandako elkarrizketan, lehendakariak esan du gaur egungo legeak "beste espetxe politika bat egotearen aukera ematen duela". Zentzu honetan, politika hori aldatzeko "adostasun orokorra" dagoela adierazi du, baita "PPren barnean ere".

Haur lapurtuak

Lehendakariak esan du jaioberriak lapurtzeko "sare bat" egon zela 50 eta 90ko hamarkadetan, eta Eusko Jaurlaritzak senideen esku salaketan "azkenera arte eramateko baliabideak jarriko dituela" gaineratu du. Kasu hauek "azkenerarte" ikertu behar direla azpimarratu du Lópezek.

 

 

Iruzkin bat
  • 2012.eko urtarrilak 19

    No funciona el video :-(

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)