Berriak Osasuna
qrcode

Bihar, larunbata, Osakidetzan berriro hasiko dira 2020-21-22 urteetako eta Egonkortzeko EPEko azterketak, udako etenaldiaren ondoren

2023-09-15

Osakidetzak martxan duen Enplegu Publikoaren Eskaintzako hautaketa-probak irailaren 16an (larunbata) hasiko dira eta azaroaren 25ean amaitu, eskainitako 110 lanbide-kategorietako azterketa guztiak egin arte.

 

Aldi berean, Osakidetzak 2018-2019ko EPEaren behin-behineko emaitzak argitaratzen jarraitzen du, EPE berriaren azterketak egin aurretik, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragarri zuen bezala.

 

 

Bihar, irailaren 16an, (larunbata) berriz hastekoak diren hautaketa-proba hauetan, Osakidetzaren helburu nagusia erakundeko egungo plantillaren herenari egonkortasuna ematea da.

Abuztuko etenaldiaren osteko lehenengo azterketak, beraz, bihar, irailaren 16an (larunbata) eta etzi, irailaren 17an (igandea) izango dira.

Asteburu honetan, guztira 2.382 izangai arituko dira deituta dauden 17 lanbide-kategorietako batean lanpostu bat lortu nahian.

Izangai gehien batzen dituzten lanbide-kategoriak honako hauek dira: Ospitaleko Larrialdien FEM (384 hautagai), batetik, eta bestetik, Mantentze Lanetako eta Instalazioetako Erdi Mailako Teknikariak eta Biologiako Fakultatibo Teknikoak (313 eta 269 izangai, hurrenez hurren).

Asteburu honetan egingo diren azterketa guztiak EHUko Elurreta eraikinean egingo dira, Gasteizen. Proba guztiak goizeko 9:30ean egingo dira, Ergonomiako eta Psikosoziologiako Prebentzioko Goi Mailako Teknikariena izan ezik, larunbateko 13:30ean egingo baita.

 

Beraz, datorren larunbatean eta igandean, irailaren 16an eta 17an, honako proba hauek egingo dira:

 

2023/09/16     9:30

 

OSPITALEKO LARRIALDIEN FEM

OSPITALEKO FARMAZIAKO FET

KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO APARATUKO KIRURGIAKO FEM

HEMATOLOGIAKO ETA HEMOTERAPIAKO FEM

ENDOKRINOLOGIAKO ETA NUTRIZIOKO FEM

DERMATOLOGIA MEDIKO KIRURGIKOKO ETA BENEREOLOGIAKO FEM

MANTENTZE-LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA

     

2023/09/16      13:30

 

ERGONOMIAKO ETA PSIKOSOZIOLOGIAKO PREBENTZIOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

 

2023/09/17      9:30 

 

BIOLOGIAKO FT

PSIKIATRIAKO FEM

BARNE-MEDIKUNTZAKO FEM

OSPITALEKO PEDIATRIAKO FEM

OFTALMOLOGIAKO FEM

NEUROKIRURGIAKO FEM

KIRURGIA PEDIATRIKOKO FEM

TORAXEKO KIRURGIAKO FEM

PREBENTZIOKO, SEGURTASUNEKO ETA HIGIENEKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA

 

2020-21-22 urteetako eta Egonkortzeko EPEko gainerako 88 kategorietarako hautaketa-probak irail bukaeran, urrian eta azaroan egingo dira. Hautaketa-prozesu honetako azken azterketak 2023ko azaroaren 25ean egingo dira. Azken horiekin, beraz, azterketen fase hau amaitutzat emango da eta azken baremazio-etapari ekingo zaio, EPE honetan proposatutako bi blokeen arabera: lehiaketa eta oposizio-lehiaketa. Aurreikusitakoaren arabera, emaitzak datorren urteko abendurako egongo dira prest.

 

2020-21-22 urteetako eta Egonkortzeko EPEa 11.000 profesionali baino gehiagori egonkortasuna emateko Osakidetzak martxan jarritako hautaketa-prozesua da, plantillaren heren bat inguru egonkortzeko, alegia. Bitartekotasun-tasa murrizteko konpromiso sendoa erakusten du, horri esker %  8tik behera geldituko baita tasa hori, Europako legeriak jasotzen duen estandarrarekin bat etorriz.

 

2018-19 EPEaren behin-behineko emaitzen argitalpen progresiboa

 

Osasun sailburu Gotzone Sagarduik iragarri zuen bezala, Osakidetzak 2018-2019ko EPEko deialdien behin-behineko emaitzak modu progresiboan argitaratu ditu 2020-21-22 urteetako eta Egonkortzeko EPEan azterketak egingo diren lanbide-kategorietan.

 

Hala, guztira 71 lanbide-kategoriatako emaitzak jakinarazi dira, eta, horren ondorioz, deitutako kategorien % 86an baino gehiagotan dagoeneko ezagutzen dira emaitzak. Helburua lehengo bera baita, hots, 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan parte hartu zuten guztiek behin-behineko emaitzen berri izatea 2020-21-22 urteetako eta Egonkortzeko EPEko azterketak irailean, urrian eta azaroan egin aurretik.

Iruzkin bat
  • 2023-09-16

    Mucha suerte a l@s que vayáis a hacer las oposiciones.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)