Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Gehienezko itxaronaldia hilabetekoa izango da Osakidetzan, dekretuaren arabera

2012.eko urtarrilak 19

Osakidetza lantzen ari den berme-dekretu baten arabera, kardiologia eta onkologia arloetako gaixotasunekin lotutako kontsultak, proba osagarriak edo ebakuntzak behar dituzten pertsonen gehienezko itxaronaldia 30 egunekoa izango da

“Osakidetza osasunaren arloko Barça da”. Esaldi argi horrekin laburbildu du Osakidetzaren jardueraren balantzea erakundearen zuzendari nagusiak, Julián Pérez Gilek, 2011n 22 milioitik gora arreta erregistratu direla-eta, aurreko ekitaldietan baino baliabide ekonomiko gutxiago egon diren eta zerbitzu itunduetara gutxiagotan jo den urte batean. “Gutxiagotan jo dugu sektore pribatura eta gehiago egin dugu baliabide publikoekin”, azpimarratu du Gilek. 2011ko abenduaren 31n 17.763 paziente zeuden ebakuntzen itxaronzerrendetan (batez besteko atzerapena 51,8 egunekoa); 93.104 paziente lehenengo kontsultarako (batez besteko atzerapena 23 egunekoa); eta 12.677 pertsona zeuden proba osagarrien zain (batez besteko atzerapena 12 egunekoa). Horren harira, Osakidetzak dekretu bidez arautuko du onkologia eta kardiologia arloetan lehenengo kontsulta, proba osagarriak edo ebakuntzak eskatzen dituzten pazienteen eskubidea, eta gehienezko itxaronaldia 30 egunekoa izatea zehaztuko da.

3 iruzkin
  • @buia_bio
    2012.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Eta zelan egingo duzue? Hori esatea da behar duguna. Bestela, publizitate hutsa da berri hau. http://t.co/C3KKJ6q9

  • @buia_bio
    2012.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Están bien estas medidas. Claro. Pero cuales son los mecanismos que van ha habilitar para que se cumpla? Eso no... http://t.co/7CUnNyTx

  • @ibonetxebe
    2012.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    Gehienezko itxaronaldia hilabetekoa izango da Osakidetzan, dekretuaren arabera http://t.co/WAefWEg4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Julián Pérez Gil