Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

Itsasmendikoiko ikastegi publikoak integratuak eta Jaurlaritzaren menpekoak izatera pasatzen dira eta hezkuntza sailera atxikitzen dira

2012.eko urtarrilak 19

Itsasmendikoiko egoera berriak emango die bere ikastegiei lanbide heziketa, hasierakoa eta lanerakoa, irakatsi eta lan-gaitasunak ezagutzeko dispositiboan edo informazio eta orientabide profesionaleko sistema integratuan parte hartzeko aukera

Isabel Celaá, Pilar Unzalu eta Gemma Zabaleta sailburuek zurgintza-sektorearen lan-topaketa, Lanbide Heziketako III. Euskal Planaren barruan, inauguratzeko ekitaldian ezagutarazten dute ekimena “Lanbide Heziketako sistema integratua eraikitzeko prozesuan beste urrats bat da hau, Euskadi modernizatzeko helburuan aurreratzeko funtsezko pieza “, defenditzen du Hezkuntza sailburuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Isabel Celaá, eta enplegu eta Gizarte gaietako sailburua, Gemma Zabaleta, zurgintza-sektorearen I. lan-topaketa inauguratzeko ekitaldira joan dira gaur, Lanbide Heziketako III. Euskal Planaren barruan.

Ingurugiro, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, bideo-grabazio baten bidez ere hartu du ekitaldian parte, ezin izan delako bertaratu. Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkariek iragarri dutenez, Itsasmendikoi (IKM) titularitate publikoko ikastegiak, lehen sektorearentzat lanbide heziketa eskaintzeaz arduratzen direnak, ikastegi integratuak izatera pasako dira eta, horregatik, zuzenean Jaurlaritzaren menpe egongo dira eta Hezkuntza Sailera atxikiko dira.

Isabel Celaák konkretatu duenez, eta administrazio-aldaketa honen berehalako ondorio gisa, IMK-ko ikastegi publikoetan “lanbide heziketaren, hasierakoaren eta lanerakoaren, eskaintza integratu guztia emango da eta lan-esperientziaren bidez eskuratutako gaitasun profesionalak ezagutzeko dispositiboan eta informazio eta orientabide profesionaleko sistema integratuan, besteak beste, parte hartuko dute “. “Lanbide Heziketako sistema integratua eraikitzeko prozesuan beste urrats bat da hau, Euskadi modernizatzeko helburuan aurreratzeko funtsezko pieza “, osatu du Hezkuntza sailburuak.

Bestalde, Pilar Unzaluk segurtatu duenez, etapa berri honetan IMK-ko ikastegiek “gaur egun dituzten eta, prestakuntza-ikastegiak diren aldetik, haien helburuak lortzeko era erabakigarrian lagungarri diren baliabide materialekin eta zerbitzu espezifikoekin jarraituko dute “. Ingurugiro, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak gogorarazi duenez, “koiuntura ekonomiko delikatu batean hartzen da erabaki hau “ eta Hezkuntza eta Prestakuntza “dituen lehentasun handietako “ bi direla gogorarazi du behin baino gehiago Eusko Jaurlaritzak. “Lanbide Heziketako ikastegi integratuen sarera sartuz, lehen sektoreko Lanbide Heziketako sistema guztia sektore publikoaren funtsezko ardatzaren zatia izatera pasatzen da “, erantsi du.

IMK-ko bost ikastegi publikoei, Arkauten, Derion eta Fraisoron dauden nekazaritza-jarduerari lotutako hirurei eta itsas- eta arrantza-jarduerari lotutako Bermeo eta Pasaiako biei, eragingo die neurri honek. 90 irakasle inguruk egiten dute une hauetan ikastegi horietan lan, gehi irakaskuntzakoak ez diren jardueretan lan egiten duten 45 bat profesional. Bost ikastegietan oraintxe bertan 500 bat ikasle matrikulatuta daude. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren baliabide publikoak optimizatzeko eta haren hezkuntza-zerbitzuak Isabel Celaák zuzentzen duen Sailean antolatzeko era bat ere bada berrantolaketa hau. “Sailen arteko lankidetzaren emaitza den urrats honekin, prestakuntza-jarduera eraginkorragoa izatea ekarriko duten tresna koordinatu horiek ematen dizkiogu geure buruari “, ondorioztatu du Hezkuntza sailburuak.

Gaur Irunen egin den lan-jardunaldia lanbide heziketa lan-merkatura hurbiltzeko jardueren artean dago, Lanbide Heziketako III. Euskal Planaren barruan. joan den abenduaren 13an automozioaren sektorearena egin ondoren, gaur zurgintza, altzari eta kortxoaren sektoreari iritsi zaio txanda. Gainera, joan den urrian, Ingurugiro, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskadin 3.500 pertsonari baino gehiagori lan ematen dien sektore bati 2011-2014ko zurgintzaren plan estrategikoa aurkeztu zion. “Agiri adostu bat da eta, haren izaera estrategikoarengatik, etorkizunari begira ditugun erronkei aurre egiteko zurgintza-sektore kohesionatu, egonkor eta indartsu bat lortzeko norabidea markatzen du “, azaldu du gaur Pilar Unzaluk.

Gemma Zabaletak gogoratu du Lanbidek momentu honetan zurgintza sektorean 18 profesionaltasun ziurtagiri eskaintzen dituela, guztira 23 dira basogintza sektoreko ziurtagiriak gehitu ezkero. “Hezkuntza sailak eskaintzen duen lanbide heziketaren osagarri dira ziurtagiri hauek”, adierazi du enplegu eta Gizarte gaietako sailburuak. “Edonork bere bizitzako edozein momentutan heziketa jasateko aukera izan behar du, hau da hain zuzen ere Lanbideren zeregina”, gehitu du.

2 iruzkin
  • @IkaslanBizkaia
    2012.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    Los centros publicos de Itsasmendikoi pasan a ser integrados y dependientes del departamento de Educacion http://t.co/wmOgeAqu

  • @eocenico
    2012.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Los centros públicos de Itsasmendikoi pasan a ser integrados y dependientes del Gobierno... http://t.co/y2pJIR34

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
  • Gemma Zabaleta Areta
    Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua (IX legealdia)