Berriak

Iñaki Martínez Ordezkaria Kolonbiako Caquetá departamentuan izan da bisitan euskal enpresario talde batekin

2012.eko urtarrilak 18

Iñaki Martínez, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria Kolonbian, Venezuelan eta Erdi Amerikan, Informazio eta Komunikazio Teknologien sektoreko euskal enpresario talde batekin izan da Florencian, Kolonbiako Caquetá departamentuko hiriburuan.

Víctor Ramírez Loaiza Gobernadorearekin, bere lan taldearekin eta departamentuko Industria eta Merkataritza Ganberako Zuzendariekin elkartu ziren, bertako erakunde eta enpresekin negozioak egiteko aukerak aztertu zutelarik. Helburu honekin, ekainan bigarren bilera bat ozpatzeko interesa adierazi dute alde guztiak.

Caquetá, Kolonbiako abeltzaintza sektorean da indartsu eta petrolio eta meatzaritzan ditu baliabide naturalak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Martínez, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria Kolonbian, Venezuelan eta Erdi Amerikan; Euskal enpresario taldea; Víctor Ramírez Loaiza, Kolonbiako Caquetá departamentuko Gobernadorea; Caquetá-ko Industria eta Merkataritza Ganberako Zuzendariak.