Berriak Kultura
Eu

Espainiako Kulturako idazkaria eta Euskadiko Kulturako sailburua batzartuta

2012.eko urtarrilak 18

Erakunde biak lankidetzan jarduten duten Euskadiko egitasmoak aztertu dituzte Lasallek eta Urgellek

José María Lasalle Espainiako Kulturako idazkaria eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua Estatuko Kultura Idazkaritzaren egoitzan elkartu dira, eta erakunde biei eragiten dieten eta Euskadirekin lotura duten gaiak aztertu dituzte. Bileraren ostean, konpromisoa hartu duten aurrerantzean xeheago aztertzeko Estatuko Kultura Idazkaritzaren inplikazioa, berak parte hartzen duen Euskadiko erakundeetan.

Bilera hau kokatu behar da Estatuko Kultura Idazkaritza Espainiako autonomia erkidegoetan alor horren arduradunekin egiten ari den harreman-esparru zabalago batean.

Lehenengo batzar hau giro ezin abegitsu batean joan da, eta bi gobernuek Euskadin partekatzen dituzten egitasmoak aztertzeko balio izan du. Gogora dezagun Ministerioa Balenciaga Fundazioaren Patronatuko kidea dela eta Donostia 2016 proiektuan ere parte hartzeko dela, horretarako formula oraindik zehaztu gabe badago ere. Euskadi, gainera, Kulturaren Biltzar Sektorialaren osoko bilkuraren egoitza izango da datorren udaberrian, eta biltzar horretan ordezkatuta daude bai Espainiako Administrazio Orokorra bai autonomia erkidego guztiak ere.

Urgell sailburuarekin batera, Antonio Rivera Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea ere egon da. Estatuko Idazkaritzaren aldetik, Carmen Castañón Kabineteko burua ere egon da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)