Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek, gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du ostegun gauean, urtarrilak 19, 2012ko DANBORRADA dela eta

2012.eko urtarrilak 17

EuskoTrenek eguneko tren zerbitzu berezia eskainiko du ostiralean, urtarrilak 20, egun horretan haurren Danborrada ospatuko baita.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, urtarrilaren 19an gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du TOPO (Lasarte Oria-Hendaia) eta KOSTALDEA (Zumaia-Donostia) lineetan, 2012ko Danborrada dela eta. Oinarrian, Topo linean ordu erdiko maiztasuna eskainiko da eta ordu betekoa Kostaldea linean, unitateen irteera orduak honako hauek izango dira:

  • LASARTE ORIA-HENDAIA: irteerak Lasarte Oriatik 21:59, 22:29, 23:29, 23:59, 0:29, 0:59, 1:29, 1:59, 2:29, 2:59, 3:29, 3:59, 4:29, 4:59, 5:29 eta 5:59.
  • DONOSTIA-HENDAIA: irteerak Donostiatik 22:15, 22:45, 23:15, 23:45, 0:15, 0:45, 1:15, 1:45, 2:15, 2:45, 3:15, 3:45, 4:15, 4:45, 5:15, 5:55 eta 6:15. Gainera, 5:00etan Oiartzun noranzkoarekin beste irteera bat egongo da.
  • HENDAIA-LASARTE ORIA: irteerak Hendaiatik 22:33, 23:03, 23:33, 0:03, 0:33, 1:03, 1:33, 2:03, 2.33, 3:03, 3:33, 4:03, 4:33, 5:03, 5:33 eta 6:03. Halaber, Oiartzunetik 5:34an Lasarte noranzkoarekin irteera berezia egongo da.
  • ZUMAIA-DONOSTIA: irteerak Zumaiatik 23:30, 0:30, 1:30, 2:30, 3:30 eta 4:30.
  • DONOSTIA-ZUMAIA: irteerak Donostiatik 22:47, 23:47, 0:47, 1:47, 2:47, 3:47 eta 4:47.


Halaber, urtarrilaren 20an, ostegunean, EuskoTrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du haurren danborrada dela eta egon daitezkeen garraio beharrei erantzun ahal izateko. Egun osoan zehar Donostia-Oiartzun artean maiztasunak 15 minutukoak izango dira eta 30 minutukoa Donostia-Zumaia artean (Zumaitik irteera bereziak 10:30ean eta 11:30ean eta Donostiatik 10:17an). Ordutegi hauek trenen ohiko zerbitzua osatzen dute.

Argibide gehiago behar izanez gero, EuskoTreneko telefono hau izango duzue 902 543 210. Halaber informazio gehiago ere izango duzue geltokietan eta geralekuetan eta baita  www.euskotren.es konpainiako web orrian.

Iruzkin bat
  • 2012.eko maiatzak 30

    estoy viendo como va quedando la estación de Herrera y no veo como vamos a adceder a la misma los que vivimos a vamos a Trincherpe, ¿POR DONDE VAMOS A ENTRAR?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan