Eusko Jaurlaritzak 500.000 euroko dirulaguntza onartu du Laudio Antzokiko lanak finantzatzen jarraitzeko (Gobernu Bilera 2023-9-12)
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Laudio Antzokia eraikitzeko lanak finantzatzeko 500.000 euroko dirulaguntza. Hasierako asmoa 2022an Laudioko Udalari 100.000 euroko dirulaguntza ematea zen eta 2023an 400.000 eurokoa baina lanak adjudikatzerako orduan eman diran atzerapenak tarteko Eusko Jaurlaritzak aurten emango dio 500.000 euroko dirulaguntza hori.
Eusko Jaurlaritzarentzat Aiaraldea lehentasunezko jardun-eremu bat da (ZAP) eta plan horretako proiektuetako bat da Laudio Antzokia. ZAP plana Berpiztu programaren barruan dago eta egoera ahulean dauden eskualdeak, kasu honetan Aiaraldea, Araban, bultzatzeko helburua du.
Lanek guztira 6,5 milioi euroko aurrekontua dute eta Eusko Jaurlaritzak 500.000 eurorekin lagunduko ditu antzokia eraikitzeko lanak. Helburua Laudioko eta eskualdeko kultura, gizarte eta ekonomia jarduera bultzatzeko kulturarako eta sormenerako espazio berri bat sustatzea eta bultzatzea da.