Berriak Osasuna
qrcode

Euskadiko osasun-sistema hautatu du EB-k nerabeetan minbizia prebenitzeko europako proiektu batean parte hartzeko

2023-09-08

Osakidetzak eta Biobizkaiak Europako 154 eskolatako 7.500 ikasleri zuzendutako ekimen honetan parte hartuko dute

Osakidetza eta Biobizkaia osasun-ikerketako institutua hautatu dituzte nerabezaroan minbizia prebenitzeko Europako proiektu batean parte hartzeko, Europar Batasunak sustatzen duen SUNRISE Horizonte Europaren Minbizia Misioa programaren esparruan.

 Nerabezaroan, ohitura-aldaketen bidez, minbiziaren oinarrizko prebentzioa egitea, arrisku-jokabide ugari hasten diren aldi kritikoa dela kontuan hartuta, Europako gizarteak osasunaren arloan duen erronka handietako bat da.

 

Euskadik proiektu horretan parte hartuko du, eta proiektu horren helburua da zehazki nerabeengan osasun-jokabide iraunkor eta jasangarriak berenganatzeko bide hori sustatzea eta, horretarako, haien aniztasun sozioekonomiko, kultural eta ingurumenekoetara egokitzea eta tabakismoaren aurrean ebidentzia zientifikoan oinarritzen diren tresna digitalak esku hartzeko ikuspegi berriekin konbinatzea.

 

Horretarako, Mar Mendibe Bilbao Biobizkaiko zuzendari zientifikoak azaldu duenez, eskala handian ezartzea aurreikusten da, 154 eskolatan eta 7.500 ikaslerengan, Europako 8 herrialdetako hiri- eta landa-inguruko eremuetan, gizarte-egoera ahulean dauden taldeetan barne, hala nola etorkinak edo gutxiengo etnikoak. Ikastetxe horiek laborategi bizidun bilakatuko dira, eta prebentzio-lan horretan gizarte-eragile ugari murgilaraziko dituzte, besteak beste: hezitzaileak, nerabeak, aitak eta amak, osasun publikoan aditua den pertsonala, legelariak, etab.

 

Euskadiko ikerketa-taldeko buru Itziar Astigarraga doktorea da, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Pediatrikoko eta Pediatria Zerbitzuko ikerketa-taldeko burua, Eunate Arana doktorearekin, Biobizkaiko koordinatzaile zientifikoarekin, Alvaro Sánchez doktorearekin, Biobizkaiko Lehen Mailako Arretako eta Inplementazioko ikerketa-koordinatzailearekin, eta Enrique Peiró doktorearekin, Osakidetzako osasun publikoko programa-buruarekin batera.      

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak