Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Gobernu Irekiaren eta herritarrengandik gertu dagoen eredua erakutsi du nazioarteko goi bilera batean

2023-09-07
  • Gobernu Irekiko zuzendari Miren Martiarenak nabarmendu du herritarrengandik hurbil dagoen euskal gobernu ereduaren erakundeen arteko lankidetza sendotu egin dela
  • Eusko Jaurlaritzako ordezkaria Estonian izan da aste honetan, Gobernu Irekiaren Munduko Goi-bileran (OGP), 70 herrialde baino gehiagoko ordezkariekin batera

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Gobernu Irekiko zuzendariak Tallinen (Estonia) egindako Open Goverment Partnership (OGP) Global Summit 2023 goi bileran parte hartu du aste honetan. Bere hitzaldietan, Miren Martiarenak "herritarrengandik hurbil egongo den gobernu irekiko eredu komun bat sortzeko erakunde eta herritarren arteko lankidetzaren" garrantzia azpimarratu du.

Azken urteotan, OGP Euskadi proiektuaren bitartez, "aurrera egin dugu, maila anitzeko harremanean, tokiko administrazioen artean, herritarrengandik hurbilen daudenak, eta herri mailako administrazioarekin". Auzolanan oinarritutako eredu honek "konfiantza sortzen du eta erakundeen arteko eta pertsonekiko harremanak finkatzen ditu". Martiarenak Erresuma Batuko, Nigeriako, Norvegiako, Albaniako edo Estatu Batuetako goi kargudun eta ministroekin, OECDko ordezkariekin eta gizarte zibileko nazioarteko erakundeekin partekatutako mahai-inguruan egin ditu gogoeta horiek.

Goi bilerak 70 herrialde baino gehiagoko 2.000 pertsona inguru bildu ditu bi egunetan, eta honako gai hauen inguruan eztabaidatu dute: gobernu irekia aro digitalean, teknologiak gobernantza eta politiken formulazioa gardenago eta arduratsuago bihurtzeko duen potentziala, eta demokrazia babestea.

Gainera, joan den asteartean, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Tallin hiriko Gobernu Irekiaren  inguruan izandako esperientziak ezagutzeko aukera izan zuen, bertako alkate Mihhail Kõlvarten eskutik. Topaketan, mahai-inguru batean, Martiarenak auzolanak Euskadin duen garrantzia azpimarratu zuen, baita Garapen Jasangarrirako Helburuei dagokienez ere, eta bertaratuen aurrean Eusko Jaurlaritzaren NOW 2030 proposamena aurkeztu zuen.

OPEN GOVERMENT PARTNERSHIP (OGP)

Gobernu Irekirako Aliantza alde anitzeko ekimena da, eta gobernuen konpromiso zehatzak ziurtatu nahi ditu gardentasuna sustatzeko, herritarrak gaitzeko, ustelkeriaren aurka borrokatzeko eta gobernagarritasuna indartzeko teknologia berriak baliatzeko.

OGP 2011n kaleratu zen formalki, NBEren Batzar Nagusiaren bilera batean. Gaur egun, 75 herrialde eta 104 tokiko gobernu biltzen ditu, bi mila milioi pertsona baino gehiago ordezkatzen dituztenak, eta gizarte zibileko milaka erakunde, gobernu "irekiagoak, arduratsuagoak eta herritarrekiko sentikorragoak" sustatzeko mekanismoak ebaluatu eta garatzeko. 2018an, OGPk Euskadi hautatu zuen bere programan parte hartzen duten mundu osoko 20 eskualdeetako bat izateko.

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-09-11

    Makinei nortasun juridikoa emango balitzaie, kontuan har daitezke, halaber, oinarritutako orientabideak.

  • Argazkia Xaver
    2023-09-11

    Si se dotaran de personalidad jurídica a las máquinas, también pueden tenerse en cuenta orientaciones fundadas nos puedan brindar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)