“Los Chicos del Coro” musikaleko kideek Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean ospitaleratutako haurrei abestu diete
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Zerbitzuak aurrera jarraitzen du humanizatzeko estrategiarekin
Haur abeslarietako batzuek bere belaunaldiko haurrekin partekatu dituzte Bilboko Arriaga antzokian abesten ari diren kanta batzuk. Gaur goizean, 2023ko irailak zazpi, ospitaleratutako haurren egonaldia atseginagoa egiten lagundu dute, haur kantarien ahotsen emozioa sentitu baitute.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Zerbitzuak aurrera jarraitzen du humanizatzeko estrategiarekin. Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zuzendaritzak oso gogoan du erreferentziako zentro sanitario bat dela gure erkidegoko, baita mugakideetako ere, umeek pairatzen dituzten gaitzei dagokienez, eta ospitalean tratamendua jasotzeko ematen duten denbora hori ahalik eta samurrena eta atseginena izan behar dela.
Obraren programak dioen bezala:
"Los chicos del coro, el musical denok maite dugun filmaren egokitzapena baino askoz gehiago da. Aldi berean, musikaren, artearen eta hazkunde pertsonalaren beharrari buruz hitz egitearen aldeko apustua da. Garai bateko filosofoek eta pentsalariek esaten zutenez, musikak piztiak baretzen ditu —kasu honetan, piztiak baino bihurriagoak diren haurrak—, baina, horrez gain, arteak benetako gizaki egiten gaitu. Musika- eta antzerki-lan honek ahaztutako umeez dihardu; baina, baita, besteak beste, inozentziaz, jolasaz eta maitasunaz ere. Ahalegina eta elkartasuna jorratzen ditu, eta lana eta berotasuna…
Bizitza bera. Artea."