Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendia sailburua komunitate ebanjelikoaren ordezkariekin bildu da

2012.eko urtarrilak 18

Bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko Gurtza Lekuei buruzko Legearen aurreproiektuaren balorazioa bezalako gaietaz hitz egin dute. Aurreproiektu hori parte-hartze publikora zabaldu da openideiak.com sare sozialean duela gutxi argitaratu ondoren

Bilera hau, Eusko Musulman Kontseiluarekin, Euskal Herriko Islamiar Komunitateen Batasunarekin eta Eliza Ortodoxoaren ordezkariekin aurretik egindakoek bezala, agerian jartzen du Eusko Jaurlaritzak autonomia-erkidegoan ditugun erlijio eta kredo minoritarioen ordezkariekin zuzeneko hartu-emanak izateko daukan asmoa.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, eta Giza Eskubideen zuzendariak, Inés Ibáñez de Maeztuk, bilera bat izango dute gaur goizean protestanteen kolektiboaren solaskideak diren Euskal Herriko Kontseilu Ebanjelikoaren (CEPV) eta Espainiako Erakunde Erlijioso Ebanjelisten Federazioaren (FEREDE) ordezkariekin. Loiuko eliza anglikanoak duen lokalean egindako bileran hainbat gaietaz hitz egin dute, hala nola, gurtza leku egokietarako bertaratze-kudeaketa eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Gurtza Lekuei buruzko Legearen aurreproiektuaren balorazioa.

Bilera hau, Eusko Musulman Kontseiluarekin, Euskal Herriko Islamiar Komunitateen Batasunarekin eta Eliza Ortodoxoaren ordezkariekin aurretik egindakoek bezala, agerian jartzen du Eusko Jaurlaritzak autonomia-erkidegoan ditugun erlijio eta kredo minoritarioen ordezkariekin zuzeneko hartu-emanak izateko daukan asmoa Idoia Mendiak lege-aurreproiektuaren inguruko xehetasunak eman nahi izan ditu bilkuran, Euskadiko erlijio-aniztasunak puri-purian jarri dituen zalantzei erantzuna emateko helburuz.

Justizia eta Herri Administrazio Sailak herritarren parte-hartzeari zabaldu dio hemendik gutxira atera behar duen gurtza-lekuei buruzko Legea. Eta bere aurreproiektua openideiak.com izeneko sare sozialean, argitaratuz egin du. Bertan, herritarrek lege horren behin betiko idazketa aldatzeko aukera ere eduki dezakete.

Proiektua Legebiltzarrera 2012ko bigarren seihilekoan bidaltzea aurreikusi du gobernuak. Lege horretan gurtza-lekuak neutraltasunez arautu nahi dira, erlijioan jardutea errazteko, lokalen segurtasuna eta osasun-egoera zaintzeko eta beste herritarren eskubideak babesteko helburu bakarrarekin.

CEPVek hogeita hamar inguru kongregazio eta erakunde ebanjelikoak biltzen ditu eta FEREDEk, berriz, Espainiako eliza ebanjeliko gehienak elkartzen ditu. Azken horietan, sinismen ebanjeliko edo protestantearen 2.000 baino gehiago tokiko kongregazio zenbatzen dira baita erlijiozko, ongintzazko, kultural edo asistentziazko erakunde batzuk ere.

Giza Eskubideen Zuzendaritzak Euskadiko Erlijio Aniztasuna eta Politika Publikoak izeneko mintegia antolatu zuen iaz eta, horrez gain, 'Pluralidades latentes. Minorías religiosas en el País Vasco' (Icaria argitaletxea) liburuaren argitalpenean parte hartu du. Ikerketa horrek agerian utzi du 214 komunitate eta gurtza-leku dauzkagula eta gehienak kristautasun eraberritua eta ebanjelikoa praktikatzen dutenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)