Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Hezkuntza
qrcode

Jokin Bildarratz: “Hezkuntza oinarrizko eskubide publikoa da eta eskola-garraioa eskubide hori bermatzeko tresna”

2023-09-07

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azpimarratu du Hezkuntza oinarrizko eskubide publikoa dela eta eskola-garraioa eskubide hori bermatzeko tresna, gaur goizean Leioako Txomin Aresti Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxera bisita egin ondoren, 2023-2024 ikasturte berriaren hasiera egunarekin bat eginez. “Ikasle eta familientzat ezinbesteko zerbitzua da garraio”, nabarmendu du.

Jokin Bildarratzek gogorarazi du, Eusko Jaurlaritzari baliabide ekonomikoak erantzukizunez kudeatzea dagokiola, eta horregatik atera zirela lehiaketa publikora garraio ibilbide guztak. Bizkaiko eta Arabako ibilbide gehienak hutsik geratu ziren. Egoera honen aurrean, Hezkuntza sailetik enpresei iazko baldintza berberetan zerbitzua ematea eskaini zitzaien, hau da, azken bi urteetan %31 ko igoera mantenduz, baita gasolinaren igoera dela eta hartutako neurriak ere. 

Hezkuntza sailburuak halaber, enpresei beren jarrera birpentsatzeko deia egin die, “guztioi tokatzen zaigulako familiek hezkuntzarako duten eskubidea bermatzea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak