Hauteskundeak 2024
Berriak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkoreka: "Ertzaintza ongien hornitutako polizietako bat da. 200 milioi/€-ko inbertsio materialak egiten ari gara "

2023-09-08

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Popular - Bilbo Herri Irratiko "Egun On Bizkaia" saioan. Bertan nabarmendu duenez, Jaurlaritza 200 milioi euroko inbertsioak egiten ari da Ertzaintzan, eta diru-partidak bideratuz azpiegitura teknologikoetarako, ibilgailuak erosteko, furgonetak, helikopteroa, droneak eta abar. "Ertzaintza ongien hornitutako polizietako bat da", adierazi du.

Baliabideak hobetzeari begira, Josu Erkorekak gogorarazi du Jaurlaritzak eskaintza zehatz bat egin diela sindikatuei, Ertzaintzaren kolektibo zabal bati zuzendutako hobekuntzetarako 36 neurrirekin. "Sindikatuek dena errefusatu dute", esan du.

Ildo horretan, Lehendakariordeak errealismoaren, erantzukizun instituzionalaren eta legezkotasunaren printzipioen alde egin du. Erkorekaren ustez, sindikatuen eskakizunek ez dituzte betetzen printzipio horiek, "soldata igoera lineala eskatzen dutelako, legez kanpokoa eta milioiduna". Hala ere, mahaian eserita eta eskua luzatuta jarraitzen dutela azpimarratu du Erkorekak.

Hain zuzen ere, sindikatuei buruz, Josu Erkorekak esan du sindikatuekiko elkarrizketa historikoak jauzi egin direla, plataforma asindikalak baldintzatuta daudelako.

Era berean, Josu Erkoreka kezkatuta agertu da sindikatuak eta plataforma asindikatala Ertzaintzaren irudia okertzen ari direlako. "Zenbait mobilizaziorekin, ulermenik eza eta gizarte-desatxikimendua sortzen ari dira", gaineratu du. 

Giza baliabideei dagokienez, Segurtasuneko sailburuak onartu du Ertzaintzan bi unitate daudela langile faltarekin: trafikoa eta ikerketa, "horregatik, orain martxan dagoen LEPa bi unitateentzat bakarrik da".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak