NIK Patrika Digitala aplikazioak 160.000 deskarga ditu dagoeneko Euskal Administrazioaren eremuko identifikazio txartelak telefono mugikorrean sartzeko
- Aplikazio digitalak aukera ematen die herritarrei telefono mugikorretik OTIak, irakasle-txartela, Gazte Txartela, liburutegi publikoetarako txartela edo aplikazioan sartuta dauden udal-kiroldegietarako txartela bezalako egiaztagiriak hartzeko eta aurkezteko.
- Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak aukera hori zabaltzen jarraitzen du euskal administrazio publikoek eskainitako zerbitzu berrietara, NIK Patrika Digitalari gehituko zaizkion beste txartel batzuk digitalizatuz
- Aplikazioak irudi berritu bat estreinatu du, erabiltzaileari erabilgarritasuna eta eraginkortasuna errazten dion diseinu berri batekin
NIK Patrika Digitala aplikazio mugikorrak 160.000 deskarga egin ditu dagoeneko, nahi duenak telefono mugikorrean identifikazio txartela sartu eta bertatik EAEko administrazioetan edo zerbitzu publikoetan aurkezteko. Txartel digitalek aukera erosoa eta erraza dira plastikozko txartelen aurrean, eta, txartel fisikoa bezala, farmazietan (osasun identifikazioko txartelak-OTI), udal liburutegietan, Gazte txartela edo irakasle-txartela aurkez daitezke, baita aplikazioan sartuta dauden udal kiroldegietan ere.
NIK Patrika Digitala aplikazioak diseinu berria du orain, erabiltzaileari erabilgarritasuna eta eraginkortasuna eskaintzen dioena. Txartel digitala mugikorrean deskargatu eta konfiguratu ondoren, dokumentua erakusteko keinu bakar batekin, erabiltzaileak bere burua identifikatu ahal izango du euskal administrazio publikoaren hainbat zerbitzutan. Aplikazioari esker, ez da beharrezkoa poltsikoko txartela gainean eramatea; nahikoa da NIK zorro digitalean deskargatutako txartela agertzen den mugikorraren pantaila erakustea.
Tresna digital honek aukera ematen du txartel edo txartel guztiak mugikorrean modu homogeneoan eramateko eta, beraz, mugikorrean edozein unetan eskura izateko. Gainera, behin deskargatuta, zerbitzuak erabiltzeko da beharrezkoa Interneterako konexioa, izan ere aplikazioaren lehen konfiguraziorako konektatuta egotea besterik ez du behar.
NIK Patrika Digitalak mugikorraren bidez herritarren eta Euskadiko administrazio publikoen artean informazioa modu seguruan trukatzeko irtenbide bat eskaintzen du. Txartel fisikoa baino aukera seguruagoa da; izan ere, mugikorra galduz gero, egiaztapen bat behar da pertsonaren datuetara sartzeko.
NIK Patrika Digitala aplikazio mugikorra Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak garatu du, Eusko Jaurlaritzaren programan eraldaketa digitalaren arloan jasotako proiektu estrategikoetako bat den aldetik. Gaur egun, hainbat zerbitzu daude erabilgarri NIK bidez erabiltzeko. Aurrerantzean, zerbitzu publiko berriak ahalbidetuko dira aplikazio horren bidez, beti ere NIK aplikazioa euskal gizarteak modu natural eta ohikoan erabil dezakeen tresna bihur dadin, administrazio publikoekin erraz eta eraginkortasunez harremanetan jartzeko. Nolanahi ere, aplikazioa eta txartelaren konfigurazioa deskargatzeko zailtasunen bat duten pertsonak KZgune batera joan daitezke (239 zentro daude Euskadi osoan, ia udalerri guztietan), eta bertan instalatzeko laguntza jasoko dute aurrez aurre.
-
2024-02-23
Servicio del usuario externo tarjeta NIK
Telefóno: 945 01 68 38
• El Centro de Atención a Usuarios (CAU) de servicios electrónicos facilita soporte a las personas usuarias externas en la utilización de los servicios electrónicos, tanto para atender dudas sobre su funcionamiento como posibles incidencias técnicas que puedan producirse.
Así, si tiene algún problema en la tramitación, usted puede:
o Contactar con el servicio Zuzenean - Atención ciudadana a través del teléfono 012
o Para problemas técnicos durante la tramitación electrónica, contactar con el Centro de Atención a personas usuarias a través del teléfono 945 01 68 38 -
2023-12-20
Kaixo
Informazioa esteka honetan kontsulta dezakezuhttps://www.euskadi.eus/langileak-kudeaketa-irakasleak-irakaskuntza-egiaztatzea/web01-a2hlang/eu/
Agur bero bat.
-
2023-09-27
Estimada Ruth Pu:
En primer lugar, queremos pedirle disculpas por lo sucedido. Desde Osakidetza nos informan de que, a pesar de que se ha enviado información a todos los centros sobre la TIS Digital, parece que hay profesionales a los que no les ha llegado. Por favor, ponte en contacto a través de la dirección de correo irekia@euskadi.eus para poder conocer el caso en detalle y actuar sobre el mismo para evitar que se repita.
Muchas gracias. -
2023-09-20
Ayer acudí a mi centro de salud para recoger una documentación y solicitar unas citas, llevaba mi TIS (tarjeta Individual Sanitaria) descargada dentro de la APP NIK PATRIKA DIGITALA, la respuesta fué que no es aceptada en Osakidetza por lo que me tuve que volver a casa sin la documentación. Ahora, eso sí, me indican los horarios que tienen, de 8 a 20.00H, perdone??? también trabajo, salgo de mi casa a las 20.15 para llegar a las 9.00 (porque siempre hay caravana), y como trabajo a partido no salgo hasta las 19.00, por lo que me digan cuándo voy a poder volver a por mi documentación. Espero, que se informe a los trabajadores de qué es lo que se debe admitir y se les dé un cursillo de lo que es la era digital, no sólo escribir nombres en lista de espera de más de tres meses.