
Ordiziak Ardi Latxaren edo Karrantzakoaren gazten lehiaketaren 50. urteurrena ospatu du
Ordiziak Azoka Berezia eta Ardi Latxa edo Karrantzanako artzainek eta esne gordinarekin egindako Gazta Lehiaketaren 50. urteurrena ospatu du gaur, herriko Euskal Jaien esparruan egiten den Euskadiko historia handieneko lehiaketetako bat.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raúl Perez Iratxeta Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan izan dira. Bertan, lehiaketara aurkeztutako 50 gaztak erakutsi dituzte, epaimahaiari aurkezteko. Epaimahaia sukaldariek, gastronomia-kritikariek, gastronomoek eta kazetariek osatzen dute.
Aurkeztutako 50 gaztetatik 22 Gipuzkoakoak dira, 10 Arabakoak, 5 Bizkaikoak eta 13 Nafarroakoak. Elaborazio motaren arabera, 20 gazta zuri eta 30 ketu aurkeztu dira.
Oraingo honetan, Juan Mari Arzak sukaldariak, hasi zenetik Ordiziako Gazta Lehiaketako epaimahaiburuak, omenaldi bat jaso du txapelketaren alde urte hauetan guztietan egindako lanagatik, eta ohorezko presidente izendatu dute. Elena Arzak alabak ere parte hartu du omenaldian. Hemendik aurrera, epaimahaiko presidente berria Pedro Subijana sukaldaria izango da.
Sariak eta enkantea
Hauek izan dira aurtengo Ordiziako Gazta Lehiaketaren irabazleak:
1. Ondare Baserria (Segura)
2. Julen Arburua (Nafarroa)
3. Joseba Insausti (Ordizia)
4. Barandiaran (Idiazabal)
5. Loperena (Nafarroa)
Azokaren 50. urteurrena dela eta, lehen eta bigarren sarien zenbatekoak handitu egin dira. Lehenengo sariak 2000 euro izango ditu, bigarrenak 1.000 euro eta hirugarrenak 500 euro.