Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Giza Eskubideen Zuzendaritzak Espainiako Atzerritartasun Zuzenbideari buruzko jardunaldia antolatu du

2012.eko urtarrilak 17

Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatuta, atzerritartasun-zuzenbideak Espainian gaur egun duen egoerari buruzko jardunaldia egingo da datorren asteartean Eusko Jaurlaritzaren Bilboko Kale Nagusiko egoitzan. 'Giza eskubideen araberako ikuspegi bat' da Justizia eta Herri Administrazio Sailak bultzatutako topaketaren azpititulu adierazgarria, eta besteak beste immigrazioaren gobernantza eta Schengengo Mugen Kodea landuko dira bertan.

Jardunaldiari Iñaki Parientek emango dio hasiera, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariak eta, bukaera berriz, Miguel Ángel Gonzálezek, Eusko Jaurlaritzako Immigrazioko zuzendariak. Bi ekitaldi horien artean, hainbat hizlariren iritziak entzuteko aukera egongo da: Markus González (Lan eta Immigrazio Ministerioko Immigrazioko zuzendari nagusi ohia), Joana Goizueta (Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Konstituzio Zuzenbideko irakaslea, eta Javier Galparsoro (CEAR-Euskadiko abokatua).

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzako (Kale Nagusia 85) Ekitaldi Aretoan egingo da. Izen-ematea doan da eta bi modutara egin daiteke: posta elektronikoz derechos-humanos@ej-gv.es helbidean eta telefonoz 945 01 91 05 zenbakian. Immigraziorako Itun Soziala Euskadin izeneko itunean kokatzen da ekimen hau.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)