Abuztuan enpleguak ohiko portaera izan du, salbuespenezko urtearen lehen seihilekoaren ondoren
Abuztua enpleguan bilakaera txarra izan duen hilabetea izan da, urteko lehen seihilekoan oso ona izan ondoren. Erregistroak dauden guztietan gertatu den bezala, langabeziak gora egin du eta, batez ere, afiliazioak behera. Oraingo honetan, iazko antzera.
Beraz, abuztu hau hilabete txarra izan da abuztu guztiak bezala. Baina lehen seihilekoko datu bikainei esker, urteko bilakaeran eragina txikiagoa izan da. Oinarria sendoagoa da urtea amaitu arte espero den susperraldirako, enplegurako pertsonak berreskuratzen jarraitu behar baitugu, batez ere gazteak, emakumeak, 50 urtetik gorakoak eta langabezian denbora luze daramatenak.