Berriak
Eu

Mendiaren hitzetan, “aurrekontuen arloan erabateko lasaitasuna dago”

2012.eko urtarrilak 17

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenaren arabera, ez da murrizketarik egingo, baina Lópezen gobernuak “adi” jarraituko du arlo ekonomikoan egon litezkeen aldaketen aurrean

Jaurlaritzaren bozeramaileak, Idoia Mendiak, atzo Jaurlaritzak herrialdearen egoera ekonomikoa analizatzeko egin zuen bileraren berri eman du. Topaketan Foru Aldundiek zergen sistemari buruz eztabaidatzearen aurrean “ezezko biribila” emateak eragin litzakeen egoerak aztertu ziren. Mendiak adierazi duenaren arabera, lehendakaria ez zen ari murrizketa gehiago egiteari buruz hitz egiten, joan zen astean “gastuaren gerrikoa” estutzeko beharra aipatu zuenean. Bozeramaileak azaldu du funtsezko zerbitzu publikoekin, gizarte zerbitzuekin eta enpleguarekin lotutako arloak lehenetsi egingo direla.

Idoia Mendiak azaldu du Eusko Jaurlaritzak sail guztien analisi bat egin duela, eta analisi horren emaitzak ikusirik ondorioztatzen da ez dela beharrezkoa “inolako murrizketa edo egokitzapenik” egitea; hori dela eta, bozeramaileak esan du aurrekontuen inguruko egoera “erabat normala” dela. Mendiak esan duenaren arabera, hala eta guztiz ere Eusko Jaurlaritzak “adi” jarraituko du egungo egoera ekonomiko “aldakorraren” aurrean.

Lehendakaritzaren prentsa-aretoan (Gasteizen) Gobernu Kontseiluaren ostean astero egiten den prentsaurrekoan Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak hitz egin du.

Berriro ere esan du Lópezen gobernuak krisitik irteteko egin duen apustua eta beste Autonomia Erkidego batzuek eta Mariano Rajoyren Gobernuak hartu duten bidea “erabat desberdinak” direla, ez baitira “oinarrizko zerbitzu publikoetan” murrizketak egingo.

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.01.17)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-01-17n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)