Eskola-garraioa 2023-2024 ikasturtean
- Hezkuntza Sailak eskola-garraioko zerbitzua bermatzen du, Nahitaezko Betearazpen Agindu bat onartuta
- Enpresa batzuk zerbitzuaren prezioa aldatzeko jarduerak koordinatzen ari direlako susmoaren aurrean, Hezkuntza Sailak gertatutakoaren berri eman dio Lehiaren Euskal Agintaritzari, eta kasua Fiskaltzari igorriko dio.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak prentsa agerraldia egin du gaur arratsaldean Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, 2023-2024 ikasturterako ikastetxe publikoetako eskola-garraioaren zerbitzuari buruzko informazioa emateko. Eneko Goenaga Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria eta Ane Urkiola Kudeaketa Ekonomikoko zuzendaria (Hezkuntza Sailekoak biak) izan ditu lagun agerraldian.
Ikasleei eta hauen familiei garraio-zerbitzua bermatze aldera, eskola-garraioaren zerbitzua esleitzeko lehiaketa publikoa ebazteko azken hilabeteetan sortu diren zailtasunak ikusita, eta enpresek zerbitzua iazko baldintza berberetan ematen jarraitzeari uko egin diotenez, Bildarratz sailburuak jakinarazi du Nahitaezko Betearazpen Agindu bat egiteko erabakia hartu duela. Horren bidez, inolako enpresari esleitu ez zaizkion eskola-garraioko ibilbideak aurreko ikasturtean zerbitzua ematen zuten enpresek estaltzea lortu nahi da.
Aurrekariak eta legez kanpoko balizko egitateak
Erabaki hori azaltzeko, Jokin Bildarratzek legegintzaldi honen hasieratik gertatutako alderdirik garrantzitsuenak helarazi dizkie komunikabideei:
- 2020az geroztik, Hezkuntza Sailak hiru lizitazio-prozesu aurkeztu ditu: lehiaketa publiko horietan enpresak lehiatu daitezke Hezkuntza Sailak ezarritako eskola-garraioko ibilbideetako batzuk eskuratzeko.
- Denbora honetan guztian, lehiaketa publiko horien pleguei buruzko 27 errekurtso aurkeztu zaizkie guztira, Kontratuen inguruko Errekurtsuen Administrazio Organoaren aurrean (KEO). Funtsean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako baldintza ekonomikoak ez dira nahikoa zeukaten oinarrian errekurtso horiek. Nabarmendu beharrekoa da administrazio-organoak (KEO-k) ez duela onartu kontratuaren aurrekontua zalantzan jarri duen alegaziorik. Gainera, bere azken ebazpenetan, enpresek eta elkarteek errekurtsoak aurkezterakoan izan duten fede gaiztoaren inguruko irizpena eman du KEO-k, eta prozesua luzatzeko asmo nabarmenaz eta argudio kontraesankorrak erabiliz jokatu dutela azaldu du, besteak beste.
- Hezkuntza Sailak lehiaketa publiko horietan aurkeztu dituen baldintzei dagokienez, garrantzitsua da adieraztea Euskadiko Garraio Behatokian jasotako irizpideak eta kostuen adierazleak hartu direla erreferentziatzat, sektoreak berariaz eskatu zuen bezala.
- Gogorarazi beharrekoa da, halaber, iazko ikasturtearen hasieran, ohiko kontrataziorik ez zegoenez indarrean, Hezkuntza Sailak % 24,1eko igoera ekonomikoa adostu zuela enpresekin, besteak beste, Ukraniako gerrak eragindako prezioen igoeraren ondorioz – batez ere, erregaien igoeraren ondorioz –. Enpresek onartu egin zuten, eta zerbitzua ezustekorik gabe eskaini zen.
Horiek horrela, Jokin Bildarratzek azken hilabeteetan lizitazio-prozesu berriaren inguruan gertatutakoa azaldu du, eskola-garraioko zerbitzuari egonkortasuna emateko. Hauek dira alderdi aipagarrienak:
- Hezkuntza Sailak hiru lurralde historikoetako eskola-ibilbide guztietarako eskaintza aurkeztu zuen (467 ibilbide). Ibilbide askok igoera ekonomikoa izan dute aurreko ikasturteko prezioarekin alderatuta ( aurreko ikasturtean dagoeneko % 24,1eko igoera izan zuen).
- Eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoren, harriduraz egiaztatu ahal izan zen Bizkaiko eta Arabako ibilbide gehienak hutsik geratu zirela, baita igoera ekonomiko handia izan duten eskola-ibilbideetan ere. Horren aurrean, eta eskola-garraioa bermatzeko asmoz, enpresei aukera eman zitzaien aurreko ikasturteko zerbitzu bera ematen jarraitzeko, baldintza berberetan, bete gabeko ibilbideetan.
- Azalpen logikorik aurkitzea ez da erraza, 2023-2024 ikasturtearen hasierarako zuzeneko kontratazio-eskaintzaren baldintzak berberak baitira lurralde guztietan. Kudeaketa horren emaitza honako hau izan da:
- Gipuzkoako ia ibilbide guztiak esleituta daude (%98)
- Araban gutxi batzuk bakarrik esleitu dira (%17)
- Bizkaian berriz, bakar bat ere ez (%0)
Datuak aztertu ondoren, lurralde historikoen arabera izan den jokatzeko modu desberdinen aurrean eta informazioa bildu ostean, Bildarratz sailburuak adierazi du areagotu egin zela enpresa batzuk legez kontra jarduten ari ote ziren susmoa, elkarren arteko hitzarmen posible bat aktibatu izanaren inguruko susmoa, Administrazioaren kontu etekin handiagoa lortzeko helburuarekin.
Susmo horien aurrean, Hezkuntza Sailak gertaeraren berri eman dio Lehiaren Euskal Agintaritzari, eta lankidetzan ari da harekin. Gainera, aipatutako delitu-zantzuen aurrean, informazio guztia bidaliko dio Fiskaltzari datozen egunetan.
Eskola-garraioa bermatzea
Baina susmo horiek alde batera utzita, Jokin Bildarratzek berretsi du lehentasuna ikasleei eta haien familiei eskola-garraioa bermatzea dela. Horregatik, garraio-zerbitzua bermatzeko Nahitaezko Betearazpen Agindua abian jartzeko erabakia berretsi du. Horrela, eta bete gabe dauden ibilbideetan, joan den ikasturtean zerbitzua ematen ari ziren enpresek bete beharko dute premia hori. Garraio-enpresa bakoitzaren kostu erreala aztertuko da, eta % 6ko mozkin industriala aplikatuko zaio.
-
2023-09-13
El transporte ya vemos que no está garantizado, en mi caso, mi hijo acude a Gorbeialde en Gasteiz (educación especial), la mayoría de los niños en silla de ruedas. Los padres/madres tenemos que pedir favores en nuestros trabajos para poder acudir a llevar y recoger a los niños. Necesitamos soluciones!
-
2023-09-13
Estamos a día 13 de septiembre y aún no tenemos autobús. En el caso de mi hijo, estudia en Gorbeialde en Gasteiz (colegio de educación especial), en el que la mayoría de niños/as va en silla de ruedas. Los padres/madres tenemos que pedir favores en nuestros trabajos para poder llevar y traer a nuestros hijos. A mi no me interesa ninguna compensación económica, lo que queremos es que se pongan soluciones.