Emakundek uste du jaietan erasoak prebenitzeko egindako lan kolektiboak emaitzak eman dituela
- Udalen, jai-batzordeen, ostalaritzaren, elkarteen, mugimendu feministaren eta, orohar, herritarren inplikazioa eskertu du
- Hala ere, sexu-askatasunaren aurkako salaketak erregistratu dira hiru hiriburuetako jaietan, gehienak baimendu gabeko ukituengatik
Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak udako jaien balorazioa egin du gaur goizean, eraso sexistei dagokienez. Nahiz eta jai guztiak ez diren amaitu, irailean jaiak ospatzen dira hainbat herritan, Elgarrestak, euskal hiriburuetako jaiak aipatu ditu, bere ustez, "termometro sozial gisa" balio baitute. Elgarresta ziur agertu da "urtez urte egiten ari den sentsibilizazio-lanak intentsitate hainbat eraso prebenitzea” lortu duela, eta, horrez gain, eraso guztiak salatzera animatu dituela emakumeak, salaketa jartzerakoan babes handiagoa dutela sentitzen baitute. Hala ere, adierazi duenez, zoritxarrez, uda honetan ere erasoak egon dira, salaketa gehienak baimendu gabeko ukituekin lotutakoak izan dira, eta beraz, “adi egoten” jarraitu behar dugula azaldu du. Zehazki, hiru hiriburuetako jaietan udaltzaingoek eta Ertzaintzak sexu-askatasunaren aurka ezagututako delituak izan dira 4 kasu Gasteizen, 2 Donostian eta 18 Bilbon.
Elgarrestak udalen, jai batzordeen, ostalaritzaren, elkarteen, mugimendu feministaren eta, orohar, hiritarren inplikazioa eskertu nahi izan du "jarrera matxistek gero eta gaitzespen handiagoa jasotzen duten jai-guneak sortzen laguntzeagatik".
Emakundek, bere aldetik, protokoloak etengabe hobetzeko lanean jarraituko du, eta herritarren inplikazioa gero eta handiagoa izatea eskatzen du. Ildo horretan, Elgarrestak dei egin die gizonei "jarrera sexistak geldiarazi eta gaitzesterakoan aktibo ager daitezen eta beste gizon batzuentzat berdintasunezko jarreren eredu bihurtu daitezen". Era berean, azpimarratu du garrantzitsua dela berdintasunezko eta errespetuzko jarrerak sustatuko dituen sexu-hezkuntzan aurrera egiten jarraitzea.
-
2023-09-03
Oraindik ere maskulinitate moten estereotipoak ikus daitezke, hala nola gizon indartsua izan behar duela, inposatu egiten duela eta batez ere neskak lotzen dituela. Aukera guztietara zabaldutako esferarik gabeko generoez hitz egitea bezalako elkarrizketetan ere, horietako batzuk gaizki ikusten dituzte gorroto-salaketek, askatasuna irabazi behar dela ikus baitaiteke gutun nagusian eskubide besterenezin gisa eskaintzen da.
-
2023-09-03
Todavia pueden verse estereotipos de tipos de masculinidad como que deba ser un hombre fuerte, que impone y que liga a las chicas principalmente. Hasta en las conversaciones como que se hable de géneros sin una esfera abierta a todas las posibilidades algunas de ellas acaban mal vistas por las denuncias de odio se pueden ver como que haya que ganarse la libertad se ofrece en la carta magna como un derecho inalienable.