Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Dekretu-proiektua, Euskadiko turismo-giden jarduerari buruzkoa.Jendaurrean jartzeko izapidea. Ondorioak

2023-08-30

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskadin turismo-gidariaren jarduerari buruzko bigarren dekretu-proiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileen ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian argitaratu da.

 

Izapide hori egitean, arauaren hartzaile izan daitezkeenek eta horri buruzko ekarpenak egiten dituztenek beren iritzi osatua emateko aukera izan dute, eta, horretarako, gardentasunari, herritarren parte-hartzeari eta gobernu onari buruzko legerian aurreikusitako bermeak errespetatu dira.

 

Alegazioak aurkezteko epea amaituta, hamaika pertsonak edo erakundek aurkeztu dituzte alegazioak, eta horietatik 10 hartu dira kontuan, alegatzaileetako batek bikoiztu egin baitu bere aurkezpena.

 

 

Hona hemen aurkeztutako alegazioen laburpena:

  • Zioen azalpenean zeinu-mintzairaren ofizialtasuna
  • Terminologia-aldaketa 2 artikuluan
  • Zabalkunde-jarduerak 3 artikuluaren d) letran sartzea.
  • artikuluko 3. paragrafoan e) lerrokada berria sartzea.
  • artikuluko zenbakia okerra izan daiteke.
  • 1.a) artikuluko titulazioen artean sartzea industria-ondarearen eta obra publikoen eremutik oso hurbil egon daitezkeen beste titulazio batzuk.
  • Gaikuntzaren behin-behinekotasuna.
  • Beste autonomia-erkidego batzuek gaitutako turismo-gidarien jarduera
  • Euskadiko turismo-administrazioak  garatuko  dituen  prestakuntza-  eta  hobekuntza-ekintzak
  • Erabiltzaileei bisitaren  helburu  diren  ondare-elementuei  buruzko  informazio  egiazkoa  eta egiaztatua helarazteko betebeharra
  • Hainbat espezializazio sartzea turismo-gidarien
  • Euskararen eta gaztelaniaren ezagutza egiaztatzearen aurka, gidaritza-zerbitzuak bietako edozeinetan eman daitezkeelako, eta, beraz, horietako batean egiaztatzea nahikoa dela uste
  • Beste autonomia-erkidego   batzuek   gaitutako   gidariak   aldi   baterako   gaitzeko   aurretiazko deklarazioaren
  • Euskal kultura-ondarearen elementuak eta Euskadiko turismo-baliabideak
  • Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan edo Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinen barneko gaikuntzaren eskakizuna ez da
  • "Free-tour" direlakoak eta lehia desleiala
  • Administrazio publikoek baliabideak babesteko duten
  • proposatutako proiektuak  ez  lituzke  oztopatu  edo  kaltetu  behar  turismo-gidarien  jarduera garatzen duten enpresa-proiektuak, are gehiago horiek erakunde publikoek babestu
  • Zuzeneko gaikuntzarako kontuan hartu beharreko
  • Gaur egun jarduera egiten duten pertsona guztiak zuzenean gaitzeko baldintza guztiak
  • Jardueraren administrazio-kontrola.
  • Talde gidatu bakoitzeko gehieneko pertsona kopurua
  • Proiektatutako arauaren helburuak zabaltzea
  • Xedapen iragankorraren b) paragrafoan jasotako deklarazioa ez da nahikoa.
  • Mahai-inguru bat egitea, lotutako gidekin, taldeka eta
  • Aurkeztutako alegazio guztiei erantzun ondoren (alegazioak aurkeztu dituzten pertsona eta erakundeei bidaliko zaie), dekretu-proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da.
  • Proiektuaren artikuluari balioa ematea, fundazioek kudeatutako kultura-, arkitektura- edo ingurumen-arloko garrantzia duten ondasunak... berreskuratzeko, zabaltzeko eta balioesteko ekintzak egiten dituzten elkarteei.
  • Diziplina anitzeko taldeetan lan egiten duten gidariek ez diete hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko baldintzei
  • Euskal natura-ondarearen gidaritza-jarduerari buruzko dekretu berri bat
  • Euskal administrazioak (tokikoa, forala edo autonomikoa) egindako lizitazio edo lehiaketetan gidaritza-zerbitzuak emateko gaitutako pertsonak
  • Gaikuntzaren amaiera-data sartzea aldi baterako gaitutako turismo-gidariek erakutsi beharreko
  • "Gaituak" terminoa 2 artikuluan sartzea.
  • Xedapen iragankorraren idazketa hobetzea
  • Zuzeneko gaikuntza, jarduera ohikotasunez eta ordainduta egin
  • Hizkuntza-gaitasunak egiaztatzea, bi edo hiru ikaskidek egindako zinpeko adierazpenaren
  • Berariaz adieraztea zuzeneko gaikuntza Euskadin lan egin duten eta egoitza soziala, fiskala edo juridikoa Euskadin duten turismo-gidariei soilik aplikatu ahal izango
  • Esperientzia egiaztatzen duen
  • Esperientzia egiaztatzeko gida laguntzaileak

Aurkeztutako alegazio guztiei erantzun ondoren (alegazioak aurkeztu dituzten pertsona eta erakundeei bidaliko zaie), dekretu-proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan