Berriak Lehendakaritza
Eu

Sektore turistikoa, krisialditik irteteko “estrategikoa” da

2012.eko urtarrilak 17

Euskadin turismoak 28 hilabeteko etenik gabeko hazkuntza izan du. Datu horrek, zifratan, Euskadin turismoa BPGaren % 5,3a dela adierazten du. Sektore honek euskal ekonomian, urtean, 3.600 milioiko eragina du eta ia 93.000 pertsonari ematen dio lana.

Datuok Patxi López lehendakariak eman ditu gaur Madrilen, non Espainiako autonomia erkidego guztion artean turismoaren plan integral bat abian jartzearen alde egin duen, guztion arteko lankidetza bat ezartzeko, izan ere, “gehituz askoz ere indartsuagoak gara”, adierazi du. Zentzu horretan, lehendakariak halaber defendatu egin du sektore pribatuak ekintzetan parte hartzearen beharra Espainiako turismoa sustatu nahi bada, eta adierazi du marka horri esker “erakustoki askotan egon gaitezkeela”.  Hain zuzen ere, kanpora irten eta berrikuntzetan lan egitea, sektore turistikoan ere bai, “funtsezkoa izango da krisialditik irteteko”, esan du Lópezek.

Lehendakaria gaur Ifema-n (Madril) egon da, Exceltur-ek gonbidatuta, Lidergo Turistikoaren 6. Foroan parte hartzeko. Foro honek aurten ‘Turismoa, hazkuntzaren eta enpleguaren eragilea: herrialde-apustu handi bat sustatzeko erronkak, Espainiako turismoaren jarrera lehiakorra hobetuko duena’.

Jaurlaritzako buruak bere hitzaldian Euskadik turismoaren alorrean eman duen jauzi handia azaldu du. Jada 2,3 milioi bisitari baino gehiago ditu eta hazten ari den sektorea da, batez ere bikaintasunean, berrikuntzan eta lehiakortasunean nabarmentzen dena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)