Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

eLankidetzak 3.3 milioi eurorekin 17 proiektu humanitario babestu ditu gatazketan eta indarkeria egoeretan

2023-08-18
  • Proiektuek lekualdatutako edo errefuxiatutako biztanleen behar humanitarioei erantzungo diete
  • eLankidetzak 8.75 milioi euro inguru bideratuko ditu aurten ekintza humanitarioko estrategietara eta proiektuetara

 

Laguntza Humanitarioaren Nazioarteko Egunaren atarian, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Saileko parte dena, 3.396.291,53 euro bideratu ditu mundu osoko gatazka edo indarkeria testuinguruetan krisi humanitarioak jotako pertsonak babesteko  17 proiektuetara. Artatutako krisien artean, lau Europar Batasuneko 2023ko krisi ahaztuen azken zerrendan daude.

Premia humanitarioak urtero handitzen dira mundu osoan. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzaren (UNHCR) arabera, egun, 117.2 milioi pertsona baino gehiagok etxetik alde egin behar izan dute gerraren, gatazken, jazarpenen, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen ondorioz; 2022an baino 9.2 milioi gehiago. Nazioarteko babesa behar duten pertsonen % 76 ondoko herrialdeetan hartzen dituzte; hain zuzen, baliabide gutxi dituztenetan. Krisi humanitarioak sarritan denboran zehar luzatzen dira, eta haien eraginpean dauden biztanleek jasaten dituzten ondorioetako batzuk dira elikadura segurtasun eza, genero indarkeria edo osasunerako sarbiderik eza.

Euskal zein tokiko erakundeek egiten duten lanari esker, eLankidetzak ekintza humanitarioko 17 proiektu babestu ditu Erdialdeko Amerikako triangeluan, Kolonbian, Etiopian, Sahelen edo Ekialde Hurbilean, besteak beste. Ekimen horietako batzuk honako hauek izango dira: Libanon errefuxiatuta dauden emakume palestinarrei eta siriarrei osasun arreta eta psikosoziala ematea; gatazka kronikoek eragindako komunitateetan aukera ekonomikoak hobetzea, hala nola Filipinetan edo Palestinan, eta Mexikon, Guatemalan edo Kolonbian generoan oinarritutako indarkerietatik bizirik atera diren neska eta emakume migratzaileak babestea.

Babestutako 8 proiektu, gainera, Afrikan gauzatuko dira eta kontzesioaren % 47 izango da. Proiektu horietatik batzuek kalitatezko osasun zerbitzuak eskainiko dizkiete, Kenyan, indarkeria jasan duten emakume errefuxiatuei, Txadean dauden iheslari eta bertakoei edo Nigerian errefuxiatu dauden kamerundarrei. Era berean, sexu-indarkeriaren eta genero indarkeriaren biktima diren emakumeak babestuko dira Tigrayn, eta Aljeriako saharar iheslariak elikatu; bereziki, haurrak eta gazteak. Ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen deialdiak irekita jarraituko du funtsak agortu arte.

Deialdi gehiago uda ostean

Datozen hilabeteetan, eLankidetzak ekintza humanitarioko estrategiak babesteko 4 milioi euroko dirulaguntzak ematea aurreikusten du. Bi urterako esku-hartzeak dira, eta krisi humanitarioak eragindako pertsonak babesteko ekintzez gain, erakunde humanitarioak indartzera eta euskal herritarrak sentsibilizatzera bideratuta daude.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-08-18

    Suak zabaltzeko materiala moztuz ez daitezela beste lurralde batzuetara zabaldu, bizikidetza landu egin behar da eta horrekin mugitu, esaten da antzinako erregeak eta erreginak asko mugitzen zirela lurraldeen artean.

  • Argazkia Xaver
    2023-08-18

    Cortando material de propagación de fuegos no se tiendan a extender a otros territorios, la convivencia hay que trabajarla y con ello moverse, se dice los antiguos reyes estatales se movían mucho entre territorios.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko