Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Europako Batzordeak Zorrotzaurreko penintsularen diseinua aukeratu du klima aldaketara egokitzeko adibide gisa

2023-08-16

Europako Batzordeak jarraibide multzo berri bat onartu zuen joan den uztailaren 26an, estatu kideei klima aldaketara egokitzeko estrategiak, planak eta politikak inplementatzen eta eguneratzen laguntzeko.  Gomendio berriak jasotzen dituen dokumentuak 5 adibide jasotzen ditu klimara egokitzeko Europako hainbat hiritan ezarritako neurrien artetik, horien artean Bilbo, Botyrka (Suedia), Basilea (Suitza), Vicentina (Italia) eta Mückenatlas zaintza-proiektua, Alemanian eltxo-atlas bat egiteko intsektuaren hedapena kontrolatzeko.

Zehazki, Batzordearen dokumentuak lankidetza publiko-pribatuaren adibide gisa nabarmentzen du Zorrotzaurreko hiri berroneratzea lantzeko proiektua, zeinaren eraikuntzan neurri espezifikoak hartu diren gerta daitezkeen uholdeak saihesteko. Horien artean daude Deustuko kanala irekitzea, Zorrotzaurreko penintsula irla bihurtzeko; eraikin berrietarako babes horma bat eraikitzea 1,5 metroko uholdeen aurka; euri uretarako andelak instalatzea, eta uholdeetako ura xurgatu dezaketen espazio publiko berdeak sortzea.

Europako Batzordeak bere webgunean argitaratu du dokumentua, eta ezinbesteko tresna izatea nahi du, estatu kideetako administrazio publikoek klima egokitzapena lehen mailako lehentasun politikotzat har dezaten.

Helburua da klima aldaketara egokitzeko politikak hartzen laguntzea, klimaren inguruko maila anitzeko gobernantza baten bidez. Horretarako, beste gomendio batzuen artean, herrialde bakoitzeko politiken esparru orokorrean aplikatu behar diren egokitzapen politiken funtsezko ezaugarrien zerrenda oso bat jasotzen du. 

 

Euskadi, erreferentziazko eskualdea klima egokitzapenean

Klima aldaketara egokitzeko eredu gisa euskal hiri bat aukeratzea ez da kasuala, izan ere, Euskadi Europako eskualde lider bat da egokitzapen eta arintze politiken aplikazioan, eta, horregatik, 2022an Europar Batasunak Euskadi erreferentziazko eskualde gisa aukeratu zuen egokitzapenari eta erresilientziari dagokienez, Klima Aldaketara Egokitzeko Misioan txertatzeko.

Izendapen horrek esan nahi du Euskadi Europako beste eskualde batzuek beren buruari begiratzeko ispilua izateko prestatuta dagoela, eta, beste alderdi batzuen artean, klimaren gobernantzan duen esperientzia parteka dezakeela, Udalsarea 2030 euskal udalerrien sarearen bidez toki mailan egokitzeko eta arintzeko politikak hedatzeko.

Horri gehitu behar zaio Euskadin 2025era arte ekintza klimatikoko proiektu garrantzitsu bat gauzatzen ari dela egokitzapenari begira, zehazki, URBAN KLIMA 2050, Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoak gidatua eta Europako LIFE programak %50ean finantzatua, inplikatuta dauden hogei bat erakunderen partaidetzarekin: Eusko Jaurlaritza, hiru foru aldundiak, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Bakio, Bermeo, Gernika-Lumo eta Zarauzko udalak, EEE eta URA sozietate publikoak, AZTI, BC3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun teknologia eta ikerketa zentroak eta Naturklima fundazioa.

(Argazkia: https://www.zorrotzaurre.com/)

4 iruzkin
  • Argazkia Amaia
    2023-08-29

    Kaixo, cuando hablando del cambio climatico, devemos darnos cuenta de que los cambios a ejecutar acaparan muchas areas de nuestra vida. En lo que a mi me corresponde, es la ejecucion de edificacion sostenible, hacer que edificios publicos de maximo rendimiento esten elaborados y gestionados para que el cambio climatico no sea ningun problema, y que sus vidas sean perfectamente adaptados a los cambios climaticos que se daran.

  • Argazkia Martin Linacisoro ZINCO
    2023-08-28

    Una noticia excelente, que tambien podría hablar de las cubiertas de los edificios como espacios de retención de agua, una opción suficientemente desarrollada como para plantearla en mas de una edificio tanto publico como privado. https://zinco-cubiertas-ecologicas.es/sistemas/cubierta-reguladora-de-cargas-pluviales

  • Argazkia Xaver
    2023-08-19

    Ondo dago ur-soberakinak biltzearen kontu hori, euri-soberakinak izan ala ez, gero beste erabilera batzuk emateko, baita leku egokian berriz bildu badaiteke ere, aprobetxa dadila lurrundu arte, hori gertatuz gero.

  • Argazkia Xaver
    2023-08-19

    Está bien eso de la recogida de excedentes de agua, ya sea pluvial o no, para posteriormente darle otros usos, incluso si cabe reembalsado en lugar conveniente se aproveche hasta la evaporación si diera lugar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko