Zeinu hizkuntzaren eguna
Berriak Hezkuntza
qrcode

Xedapen orokor bat egitea, ikaskuntza berrikuntzarako zentroa eta hezkuntza inklusioa garatzeko zentroa sortzea arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2023-08-10

Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi ditu Maria Yolanda, Olatz, Uxue, Begoña Suárez, Iosu Alberdi, Iñaki Biain Salaverria eta Bizkaiko Psikologia Ikastetxeak bidalitako ekarpenengatik. Aurkeztutako dekretuari egindako gogoetak aztertu egin dira, eta instrukzio-fasea irekitzen denean berriz ere kontuan hartuko dira, zehazki, entzunaldiari eta informazio publikoari ekitean. Bestalde, Maria Begoña Garamendi Ibarrak, Ixone Akesolo Cuervok eta Pedro Díez Rodríguezek dekretu berriaren testu osoa jasotzeko egindako eskaerei dagokienez, adierazi behar da, testu horrek eragiten dien herritarrak direnez, dokumentu hori entzunaldian bidaliko zaiela.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11.1 artikuluan ezarritakoaren jarraituz, erregelamendua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da. Administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia), etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsonen eta ordezkaritza-erakundeen iritziak jaso dira.

Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, Hezkuntzako sailburuari ematen zaio espedientea modu arrazoituan artxibatzeko gaitasuna.

Aipatutako aginduak kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak ikusi du dekretu-proiektu hau aurreikusi ez ziren bi aldagaietara egokitu behar dela. Alde batetik, Hezkuntza Sailburuordetzaren administrazio-egitura berria. Kontuan izan behar da sortutako zuzendaritza berri bakoitzak erantzukizun desberdinak izango dituela zentro berriaren kudeaketan. Etorkizuneko laguntza-zerbitzuen definizio antolatzailea eta operatiboa sinplifikatzearen mesedetan, bi Dekretuen izapidetzea proposatzen da, zeintzuen bitartez zentro bakoitzaren sorrera bereizten dutenak,.

Bestalde, Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa eta Hezkuntza Inklusioa Garatzeko Zentroa sortzea arautzen zuen dekretu-proiektua izapidetzean ez zirela lanpostuen zerrenda eta lanpostu-betetzea sartu.

Ondorioz, Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroaren eta Hezkuntza Inklusioa Garatzeko Zentroaren sorrera arautzen duen Xedapen Orokorraren prozedura amaitzea eta espedientea artxibatzea adosten da.

Azkenik, adierazi behar da Hezkuntza Sailak dagozkion izapideak hasiko dituela bi zentro berrien (Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroa eta Hezkuntza Inklusioa, Bizikidetza eta Aniztasunaren Kudeaketa Garatzeko Zentroa) lanpostuak sortzeko eta zerrendatzeko dekretuak onartzeko.

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-08-27

    Erabakiak autonomiaz hartzen dituzten zentroen deszentralizazioa planteatzea, Estatuko hainbat puntutatik, egoerak daudenean eta koordinazio falta, deszentralizazioa segurtasun-gaien arabera eta prebentzio-planaren barruan atzeratu ezin denean.

  • Argazkia Xaver
    2023-08-27

    Plantear descentralización centros radiantes en la toma de decisiones con autonomía, desde distintos puntos estatales cuando haya situaciones la vida pueda estar en juego y no se pueda demorar una falta de coordinación, descentralziación por temas de seguridad y dentro del plan preventivo.

  • Argazkia Xaver
    2023-08-16

    Eskura ditugun tresnak erabiliz, ez lana egin diezaguten gutxiago pentsa dezagun, baizik eta espiritu kritiko eraikitzaile eta asmatzailea mantentzeko, ahal izanez gero.

  • Argazkia Xaver
    2023-08-16

    Usando herramientas disponibles no para que nos hagan el trabajo para que lleguemos a pensar menos, sino para mantener un espíritu crítico constructivo con inventiva si cabe

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko