
Javier Hurtado sailburuari elkarrizketa Radio Euskadin
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak nabarmendu du turismoaren sektoreak uda honetarako dituen aurreikuspenak "positiboak" direla, baina uztaileko datu finkatuak ezagutu arte itxaron behar dela.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Hurtadok esan du 2022an Euskal Autonomia Erkidegoa izan zela suspertzen liderra, "2019an baino % 11 gehiago". Era berean, azpimarratu du aurtengo urtarriletik ekainera hazkundea % 15ekoa izan dela 2022ko datuekin alderatuta, eta nazioarteko bidaiarien gehikuntza "oso handia" izan dela, % 25erainokoa. Bere ustez, "pandemian oso gaizki pasatu zuen sektore batentzat datu positiboak dira, susperraldian baitago.
Turisten jatorriaz galdetuta, Hurtadok esan du "merkatu nagusia" Frantzia dela, ia % 25, eta AEBk eta Alemaniak "hazkunde handia" izan dutela. Gainera, nazioarteko turismoa sendotzeko lanean jarraitzearen alde agertu da.