Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

48.000 pertsona inguruk erabili dituzte KZgunearen sareko zerbitzuak 2023ko lehen seihilekoan

2023-08-03
  • Aholkularitza pertsonalizatua eta kalitatezko prestakuntza emateko teknologia berrietan KZgunea Euskadin erreferentziazko bilgune dela berresten dute datuek
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren helburua da euskal herritarrak teknologia berrietara hurbiltzea, eten digitalari aurre egiteko

Urteko lehen sei hilabeteetan ia 48.000 pertsonak egin dute jardueraren bat KZguneak Euskadin dituen 236 zentroetan. Datu horiek berretsi egiten dute KZgunea, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren mendeko zerbitzua, teknologia berriei buruzko aholkularitza pertsonalizatuan eta kalitatezko prestakuntzan erreferentziazko leku gisa euskal herritarrentzat.

Teknologia berrien erabilera gero eta hedatuagoa dagoen testuinguru honetan, sarearen helburu nagusia euskal herritarren gaitasun digitalak indartuko dituzten zerbitzuak eskaintzea da, eten digitala murrizteko asmoz.

Horrela, aurtengo urtarriletik ekainera bitartean 47.628 erabiltzaile aktiboak izan dira, aurreko urteko aldi berean baino berrehun inguru gehiago. Horietatik %57,7 emakumeak eta %42,2 gizonak. S, eta 26.047 zerbitzuan alta emandako pertsona berriak izan dira. Seihileko honetan 26.047 pertsonak eman dute alta KZgunean, aurreko urtean baino zertxobait gehiago.

KZguneetara jo duten pertsonek zentro hauek eskaintzen duten prestakuntza jarduerarako sarbidea izan dute, hala nota ikastaroak, hitzaldiak, tutoretzak eta abar. Urteko lehen seihilekoan, 3.022 ikastaro eta hitzaldi ema dira, eta 16.226 pertsonak hartu dute parte. Jarduera horiek aurrez aurreko, urrutiko edo bideokonferentzia bidezko modalitateetan eskaini dira, eta hainbat gai jorratu dituzte, esaterako, ofimatika, segurtasuna, sare sozialak, irudia eta bideoa, oinarrizko prestakuntza edo produktibitatea, besteak beste. Bestalde, 7.911 pertsonak jo dute tutoretza pertsonalizatuetara, prestakuntza ikastaroak  egin ondoren IKTei (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) buruz sortutako zalantzak argitzeko. 

KZguneak eskaintzen duen beste prestazio bat tramitazioak dira, adibidez, Metaposta edo BakQ zerbitzuekin. Lehenengoari dagokionez, kutxa gotorra eta interneteko postontzia, 1.505 eskaera izapidetu dira. Bestalde, BakQ bidezko izapide telematikoak 26.253 izan dira. Gainera, 4.812 IT Txartela azterketa egin dira, Informazioaren Teknologien Oinarrizko Gaitasunak Egiaztatzeko Sistema, zeinekin pertsona bakoitzak tresna informatikoak eta internet erabiltzeko dituen ezagutzan egiaztatzen dituen tresna eta administrazio publikoko nahiz enpresa pribatuetako lanpostu jakin batzuetarako sarbidea izateko balio duena.

KZguneko 236 zentroetako jarduera irailean itzuliko da eta ehunka ikastaroz ostaturako eskaintza jarriko dute aukeran. Ikastaro horietako batzuk sakelakoetan argazki tresnak erabiltzera, internet bidezko erosketa segurura, administrazio publikoarekin online izapideak egitera edo mekanografiara zuzenduta daude.

4 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-08-06

    Birpentsatu saihestu epaborazioa eta bilketa ahal dela lurrundu ez eman aukera lehortea eta euri-jasak ipuinean baldintzak. Bat-batean pentsatzea karpa edo kupula garden bat jartzea bezala da, argia pasatzen uztea, baina bertan eta inguru kondentsatuetan biltzea, hoztea eraginez, izerditzen den beira leiho batean gerta daitekeen bezala. Eguzki-panel handi bat bezala, baina argia bildu beharrean, pixka bat merke lurrundu ahal izango duzu, makinak diseinu material optimoa biltzeko eta erraz jartzeko, suaren aurkako sua itzaltzeko sofoko manta bat bezala.

  • Argazkia Xaver
    2023-08-06

    Repensar evitar epavoración con recogida a ser posible de evaporados no dar oportunidad luego a la sequía y a los aguaceros en cuento se dieran condiciones. Pensar de forma un poco brusca es como poner una carpa o cúpula transparente deje pasar la luz pero recoja en la misma y alrededores condensados al inducir un enfriamiento como puede ocurrir en un vidrio ventana que suda. Como un panel solar grande pero en vez de recogida de luz, de evaporados algo barato se puede ayudar de máquinas diseño material óptimo de recogida y fácil colocación como una manta ignífuga apagafuegos por sofoco.

  • Argazkia Xaver
    2023-08-06

    Beharbada, monitore-laguntza automatiza daiteke, eta makinak arrazoiren batengatik huts egiten duenean soilik izango dira segurtasuneko eta asistentzia puntualeko lan-kontratuko langileak.

  • Argazkia Xaver
    2023-08-06

    Igual se puede automatizar la asistencia monitora resultando sólo como personal laboral de seguridad y asistencia puntual cuando la máquina fallara por algún motivo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)