Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadik Fiturren parte hartuko du gastronomia ardatz nagusi duela

2012.eko urtarrilak 13

Vitoria-Gasteiz 'Green Capital 2012' ekimenak toki nabarmena izango du stand barruan: moketa berde bat jarriko da Ifemako bisitariei ongi etorria egiteko eta Euskadi egongo den pabiloiraino eramango ditu.

Datorren asteazkenetik igandera bitarte izango den Madrilgo feriaren 32. edizioan Euskadik daukan standean mahai bat egongo da eta ipadak izango dira mahai horretako platerak, bisitariek elkarreragiteko aukera izan dezaten. Guztira, 1.000 metro karratutik gorako eremua izango da.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, Madrilgo Turismoari buruzko Nazioarteko Turismo Azokan (Fitur) hartuko du parte aurten ere. Azoka hori urtarrilaren 18an (asteazkena) hasiko da eta 22ra (igandea) bitarte egongo da irekita.

Aurreko edizioan bezalaxe, 'Euskadi, goza ezazu' markarekin joango gara, gastronomian inspiratuta dagoen stand batekin. Erdiko plaza handi batek egingo die ongietorria bisitariei eta, bertan, bisitariek promozio-eremuak ikusiko dituzte; edizio honetan eta berrikuntza gisa, produktuen arabera banatuta egongo dira eremu horiek, azpimarken arabera banatuta egon ordez.

Hor gaudela 'Euskadi', 'Euskadin Zehar', 'Gastronomia eta Enoturismoa', 'Hiri-ihesaldiak' eta 'Natura Aktiboa' informazio-mahaiak ikusiko ditugu.

Euskadiko standa

Euskadiko standak 1.035 metro karratuko azalera du eta kanpoaldetik estaltzen duen 'azalean' gastronomia Euskadik eskaintzen dituen turismo-aukerekin lotzen da irudien bitartez.

Barruan, informazio-mahai bakoitzean lurralde bakoitzeko argazki handi bat dago. Informazio-mahai horietan bereziki Fiturrerako egindako liburuxkak emango dira.

Standaren erdian mahai bat jarri da, jateko esertzera gonbidatzen duen mahaia, eta ipadak dira mahai horretako platerak, bisitariek elkarreragiteko, Euskadiko turismoko webguneetan eta batez ere www.euskaditurismo.net webgunean sartzeko aukera izan dezaten; hori guztia, Euskadin gozatzeko dauden esperientzien berri izan dezaten. Mahai horretan plater erraldoi bat dago, plateraren erdian pantaila bat, eta pantaila horretan Euskadiko turismo-esperientziei buruzko bideo berria proiektatzen da.

Beste atal batzuen artean, standean lanerako gune bat ere badago (10 mahai) sektoreko enpresaburuentzat; gune hori asteburuan Gasteizi utziko zaio Green Capital 2012 sustatzeko jarduerak egiteko. Era berean, set bat jarriko da www.tveuskadi.net webgunearentzat, eta hor standean gertatzen dena emango da; horretaz gain, irrati-estudio bat ere jarriko da eta hortik hainbat programa emango dira.

Vitoria Green Capital

Vitoria-Gasteiz European Green Capital ekimenaren presentzia nabarmena izango da Fiturreko edizio honetan. Horretarako, 'Green Capital 2012' pintxoa sortu da Gasteizko hiriburutza berdearen omenez, eta Euskadiko eta hiriburutzaren logoak dituen moketa berde batek egingo die ongietorria bisitariei eta Ifemako bi sarreretatik 9. pabiloiraino, hau da, Euskadiko standa dagoen pabiloiraino, eramango ditu bisitariak. Bestalde, Gasteizko Udalak asteburuan hainbat jarduera egingo ditu standean.

Fiturrera (turismo-sektorearen hitzordurik garrantzitsuena estatuan) bertaratzen diren bisitariek Euskadiko standera joaten badira jende guztiarentzat eskuragarria den eremu batekin egingo dute topo. Horretarako, zabalera bereziko ateak egin dira, informazio-mahaien altuera jaitsi da eta informazio-mahai nagusian begizta magnetiko bat jarri da entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat. Halaber, Euskadi helmuga irisgarria dela dioten liburuxkak emango dira. Hori guztia beste aurrerapen bat gehiago da Eusko Jaurlaritzak irisgarritasunarekin hartu duen konpromisoaren barruan.

Eremu batean taberna/dastaleku bat dago eta, hor, zerbitzatuko diren pintxoen menu birtualaren erakustaldi bat egingo da. Asteburuan taberna gastronomia-tailer bihurtuko da, bakoitzak 22 pertsonentzako zortzi lizentzia izango ditu, eta bisitariek beren pintxoa egiteko eta dastatzeko aukera izango dute. Azkenik, irudi baten bitartez, Ordiziako azokaren 500. urteurrenari buruzko aipamen berezi bat egingo da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 13a

2 iruzkin
  • @emprenderzitek
    2012.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @afrikaelements: #Euskadi se presentará en #Fitur con la gastronomía como eje central http://t.co/u3srGG0k

  • @afrikaelements
    2012.eko urtarrilak 13

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi se presentará en #Fitur con la gastronomía como eje central http://t.co/u3srGG0k

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan