Berriak Hezkuntza
qrcode

Dekretu-proiektua EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat hezkuntza-sistema inklusibo baten esparruan aniztasunari eman beharreko erantzuna arautzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2023-07-26

Hezkuntza Sailak eskerrak eman nahi dizkie aurretiazko kontsulta publiko honetan parte hartu eta prozesu hau aberasteko ekarpenak helarazi dituzten pertsona eta elkarte guztiei. Egindako ekarpen guztiak aztertu dira, eta instrukzio-fasea irekitzen denean berriz ere kontuan hartuko dira, zehazki, entzunaldiari eta informazio publikoari ekitean.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 133.1. artikuluan ezartzen duenaren arabera, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsona eta erakundeen iritziak jaso ditu.

Esandako izapideak egiteko epea amaituta eta gorago aipatutako izapideen emaitzak balioetsita –gehi beste bide batzuetatik jasotako ekarpenak ere kontutan hartuta-, prozedura izapidetzen jarraituko da, aurreproiektua idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Iruzkin bat
  • 2023-07-29

    Muchas gracias por la información.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan