Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: “Egungo Jaurlaritzarekin, azkenean ere, Euskadin askatasunaren garaia hasi zela gogoratuko da etorkizunean”

2012.eko urtarrilak 13

Patxi Lópezek berriz esan du bere gobernuak legealdia bukatuko duela, eta bere gobernuaren “amaiera hurbila” iragartzen zuten “profeziak faltsuak” zirela azpimarratu du

Lehendakariaren arabera, Euskadiko lehenengo gobernu sozialista, “milaka euskal herritarrekin batera, Euskadin azken 30 urteotan egon den aldaketarik handienaren protagonista” izan da. “Terrorismoarekin bukatzeagatik bakarrik, gobernu honetan jardutea merezi izan du”, erantsi du. Horren harira, lehendakariak iragarri du etzi sailburuordeen eskoltak kenduko direla. Lehendakariak azaldu du bere gobernuak 2012rako dauzkan lehentasunak bakea finkatzea, euskal ekonomiaren hazkuntza sustatzea eta herrialde moderno baten oinarriak jartzea direla.

“2011 terrorismoaren amaieraren urtea izan da, eta 2012a enpleguaren sorreraren urtea izango da”, hausnarketa hori egin du lehendakariak bere goi-karguen aurrean. Lópezek ziurtatu du euskal ekonomiari laguntzea lehentasunetako bat dela, eta horrez gain iragarri du “lana sortzeko neurri bereziak hartuko direla gazteei eta iraupen luzeko langabetuei zuzenduta”.  Patxi Lópezek bere goi-karguei eskatu die “gastua pixka bat gehiago murrizteko, Euskadik behar duena egiteari uko ez egiteko".
Patxi López lehendakariak gaur topaketa bat egin du bere Gobernuko karguekin Lehendakaritzan (Gasteizen). Bertan, 2011ko kudeaketa-lanaren balantzea egin dute, baita 2012rako lehentasunak zehaztu ere.

Patxi Lópezek azpimarratu du ezinbestekoa dela fiskalitate berri bat martxan jartzea, eta aldaketa hori “zerga-igoera huts bat” bezala definitzen zutenen “analisiak sinplistatzat” jo ditu. Lehendakariak EAJri eta EAEko PPri egotzi die “Espainiako beste erkidego batzuei exodo fiskalaren mamua atera dietela edozein aldaketa fiskal egitearen kontra agertzeko”.  Lópezen hitzetan, fiskalitatea autogobernuak “krisiari aurre egiteko eta etorkizunera begira Euskadi solidario, iraunkor eta lehiakor bat eraikitzeko” duen “tresnarik onena eta sendoena” da.

Bukatzeko, Lópezek bere goi-karguei eskatu die beren lanaz harro egoteko, horretarako arrazoiak dituzte eta.

Iruzkin bat
  • 2012.eko urtarrilak 13

    ¿Despidiéndose a un año de las elecciones? Que la batalla de las urnas esté perdida no quiere decir que haya que rendirse.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)