Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

Irailaren 15era arte irekita 2023ko Emakunde Sarira hautagaiak aurkezteko epea

2023-07-26

Gaur ireki da Berdintasunerako Emakunde Sarira hautagaiak irekitzeko epea eta irekita egongo da irailaren 15era arte. Sari horren bidez, jendaurrean nabarmendu eta aitortu nahi da emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan egindako lanagatik gailendu diren pertsona fisiko edo juridikoen –publiko nahiz pribatuen– jarduna, hain zuzen ere Euskal Herrian emakumeen lana eta ahalduntzea aitortzeari dagokionez alderdi esanguratsuak hobetzeko ekintza, lan edo proiektuak egin dituzten pertsonak, edo beren jardunarekin, emakumearen zeregina aintzat hartzen eta duintzen lagundu dutenak edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzen nabarmendu direnak.

Sariaren diru-kopuru gordina 14.400 eurokoa da. Saria nori esleitu ebazteko, epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan; kasu bakoitzean, ponderazio berbera izango da: Hautagaiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean egindako ibilbidea; Emakumeen lana aintzat hartzearren eta emakumeei boterean dagokien lekua itzultzearren, edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzearren egindako jardun, ekintza, lan, eta proiektuek berez duten garrantzia; eta jardun, ekintza, lan edo proiektu horiek edo proposatutako pertsona horren ibilbideak gizartean duten oihartzuna eta eragina.

Deialdia

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak