Elkarlan Sariak
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Gobernu Kontseiluak Zallako Artisten Gunerako ia 1,5 milioi euroko dirulaguntza onartu du (Gobernu Bilera 2023-7-26)

2023-07-26

Gobernu Kontseiluak Zallako Artisten Gunerako ia 1,5 milioi euroko dirulaguntza onartu du gaur. Udalak jasoko du dirulaguntza eta helburua Zallako La Guata zelulosa-fabrika zaharrean kultura- eta sormen-industrien gune bat,  Zallako Artisten Gunea, sortzen amaitzea da. Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Lehentasunezko Jarduteko Guneen (ZAP) barruan sartzen da, Berpiztu programaren barruan dagoen plan berezi bat, egoera ahulean dauden eskualdeak, kasu honetan Enkarterri, Bizkaian, bultzatzeko.

Gobernu Kontseiluak 2021. urtean onartu zuen Zallako Artisten Gunerako lehenengo dirulaguntza. Zallako udalak hiru urtean 2.158.000 euro jasotzea zen helburua. Aurten, guztira 1.485.436 euroko dirulaguntza jasoko du Zallako udalak honako lan hauek egiteko:

  • "La Guata" eraikinaren fatxada eta estalkia konpontzeko obrak (1.146.776 euro)
  • Eraikinaren eta ekipamenduaren barrualdea birgaitzeko obrak (300.000 euro)
  • Eraikina egokitzeko beste lan batzuk (38.659 euro)

La Guata eraikina birgaitzearen helburua talentu artistikoa sustatzea da, eta, hedaduraz, sormena. Horretarako, kultura- eta sormen-garapenarekin lotutako erabilera berrietara bideratuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko