Euskal Herriko Unibertsitateari zuzeneko dirulaguntzaren aldaketa, Medikuntza eta Erizaintza fakultatearen eraikin berria eraikitzeko, 2021eko azaroaren 9an onartutako urte anitzeko inbertsio planaren barruan (Gobernu Bilera 2023-7-26)
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berriaren eraikuntza finantzatzeko UPV/EHUri emandako zuzeneko dirulaguntza 10.928.498,89 eurotan handitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proiektu honetarako finantzatu beharreko aurrekontu osoa 55.614.435,86 eurokoa zen. Kopuru honek barne hartzen ditu proiektuaren idazketa, obra-zuzendaritza, kalitate-kontrola eta eraikinaren obra bera. Kopuru horren barruan, 2019ko eta 2020ko ekitaldietan, Eusko Jaurlaritzak 579.217,93 euro finantzatu zituen, proiektuaren idazketari dagozkionak. Bestalde, Hezkuntza Sailak eraikin berriaren proiektua gauzatzeko 2021etik 2025era bitartean finantzatu beharreko zenbatekoa 55.035.217,94 eurokoa zen, urteka honela banatuta:
2021 |
2022 |
2023 |
2024 |
2025 |
GUZTIRA |
392.723,99 € |
3.500.000 € |
14.600.000 € |
29.400.000 € |
7.142.493,95 € |
55.035.217,94 € |
Hala eta guztiz ere, 2021eko bigarren seihilekotik bereziki energiaren prezioak igo egin direnez, eta igoera horrek lehengaien prezioak igotzea ekarri zuenez, behin-behineko ABEE esleipendunak, kontratua formalizatu aurretik, UPV/EHUri jakinarazi zion ezinezkoa zela obra gauzatzea finkatutako aurrekontuarekin.
Sustapen eta Industria Ministerioak argitaratzen dituen eraikuntzako prezioen igoeren indize ofizialak kontuan hartuta, beharrezkotzat jo zen beste lizitazio bat egitea, aurreko lizitazioan baino % 20 gehiago. Zuzeneko dirulaguntza urteka honela banatuta:
2021 |
2022 |
2023 |
2024 |
2025 |
2026 |
2027 |
GUZTIRA |
392.723,99 € |
0,00 € |
3.503.952,84 € |
25.000.000 € |
25.000.000 € |
11.919.196,15 € |
147.843,85 € |
65.963.716,83 € |
Urte bakoitzeko dirulaguntza egindako gastua justifikatu ondoren ordainduko da, horretarako aurrekontu-ekitaldi bakoitza amaitu aurretik aurkeztu beharreko direlarik agiriak.
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berria Bilbon egingo da, Basurtuko Ospitalearen ondoan. Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintzako Graduak hartuko ditu, baita Osasun Zientzien arloko master ofizialen irakaskuntza ere.