qrcode

Eusko Jaurlaritzak 30,5 milioi euro bideratu ditu Ukrainaren inbasioaren ondorioz Euskadiko elikakatean eragin handiena jaso duten sektoreetako kalteak arintzeko (Gobernu Bilera 2023-7-26)

2023-07-26
  • Laguntzak lehengaien eta elikadura-produktuak egiteko bestelako produktuen prezioak gora egitearen ondorioz eragindako kostuen gorakada murriztera bideratuta daude.
  • Laguntzak sargaietan intentsiboagoak diren jardueretara bideratu dira, hala nola okintza, arrain- eta landare-kontserbak, animalientzako elikadura, etab 

Gaurko bileran, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiaren Agindua onetsi du. Agindu horren bidez, Ukrainaren inbasioaren ondorioz kaltetutako elikakateko sektoreentzako ezohiko laguntzak deitu dira 2023rako.

Ukrainako gerra hasi zenetik, elikaduraren balio-kateko jarduera batzuetan lehengaien prezioak gora egin du, eta horrek eragin nabarmena izan du. Baliabideak (olioa, irina, ontziak eta bilgarriak, adibidez) gehien behar dituzten sektoreetan produkzio-kostuek nabarmen egin dute gora. Halaber, energia asko behar duten jardueretan eragina nabaritu da, energiaren eta erregaien prezioak gora egin baitu. Egoera zaila da, kostuei eta hornidurari dagokienez.

Gerraren testuinguruan gehien garestitu diren lehengaiak erabiltzen dituzten sektoreak identifikatzeko azterketa bat egin da. Hori kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak sektore horiei laguntza emateko neurriak beharrezkotzat jo ditu, merkatuaren eskaintza orekatzeko eta horri lotutako jarduera eta enpleguak mantentzeko xedez.

Zuzkidura eta laguntza jasoko duten sektoreak

Elikakaterako laguntzak emateko ezohiko deialdiaren zenbatekoa 30.450.000 eurokoa da.

Honako hauek dira laguntza jasoko duten sektoreak:

- Antxoa- edo hegaluze-kontserbak eta erdi-kontserbak egiten dituzten enpresak (7,5 milioi euro; Arrantza eta Akuikulturako Europako Itsas Funtsaren bidez kofinantziatu dira).

- Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresak (2,5 milioi euro; Arrantza eta Akuikulturako Europako Itsas Funtsaren bidez kofinantziatu dira).

- Landare-kontserbak egiten dituzten enpresak (600.000 euro).

- Ogi-lantegiak, gozotegiak eta okintza edo gozogintzako artisau-lantegiak (14,5 milioi euro).

- Ogia saltzeko txikizkako saltegiak eta ogia saltzeko guneak (3 milioi euro).

- Garagardoa egiten duten enpresak (750.000 euro).

- Abeltzaintzan erabiltzeko animalientzako elikagaiak egiten dituzten enpresak (1,6 milioi euro).

Enpresa eskatzaileek gizarte-egoitza eta zerga-egoitza Euskadin izan beharko dute, eta Euskadin fabrikatutako produktua soilik hartuko da kontuan.

Ezohiko laguntzak lehengaien eta elikadura-produktuak egiteko bestelako produktuen prezioak gora egitearen ondorioz kostuen gorakada murriztera bideratuta daude.

Eskaerak

Laguntzen deialdi honetan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Eskaerak eta deialdiari buruzko informazioa EAEko administrazio publikoaren egoitzan egongo dira eskuragarri: www.euskadi.eus/ayudas-cadena-alimentaria/web01-tramite/es.

Sektoreka:

- Antxoa- edo hegaluze-kontserbak eta erdi-kontserbak: www.euskadi.eus/servicios/1236101.

- Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzen dituzten enpresak: www.euskadi.eus/servicios/1236102.

- Landare-kontserbak egiten dituzten enpresak: www.euskadi.eus/servicios/1236103.

- Ogi-lantegiak, gozotegiak eta okintza edo gozogintzako artisau-lantegiak: www.euskadi.eus/servicios/1236104.

- Ogia saltzeko txikizkako saltegiak: www.euskadi.eus/servicios/1236105.

- Garagardoa egiten duten enpresak: www.euskadi.eus/servicios/1236106.

- Abeltzaintzan erabiltzeko animalientzako elikagaiak egiten dituzten enpresak: www.euskadi.eus/servicios/1236107.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-07-27

    Zigorrak azkenean burla ez daitezen berrikustea, konplizitate posibleekin, azkenean produktuak garestitzen dira.

  • Argazkia Xaver
    2023-07-27

    Revisar que las sanciones no acaben siendo burladas con posibles complicidades acaban encareciendo productos

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko