
Eusko Jaurlaritzak 6,2 milioi euro bideratu ditu nekazaritzaren, arrantzaren, eta basogintza sektoreetan I+G+b arloko jardueretarako eta digitalizaziorako (Gobernu Bilera 2023-7-26)
- Berriker programara 3,2 milioi euro bideratu dira, eta xedea da efizientzia handitzea, lehiakortasuna hobetzea eta Euskadiko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen hazkunde jasangarriari laguntzea
- Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euro bideratu ditu elikakatea eta zuraren katearen digitalizazioa sustatzeko, lehiakortasuna hobetzeko xedez
Gaurko bileran Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiaren agindua berretsi du. Bertan, Euskadiko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen ikerketarako, grapenerako eta berrikuntzarako laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dira.
3,2 milioi euro bideratuko dira 2023 eta 2024 ekitaldietarako, eta laguntzen xedea da efizientzia handitzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde jasangarria laguntzea eta lankidetza sustatzea.
Honako proiektu hauek sustatuko dira: industriaren arloko ikerketa eta garapen esperimentala sustatzeko enpresen, elkarteen eta enpresa-partzuergoen proiektuak eta ezagutza sortzeko Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko proiektuak. Halaber, hirugarren ildo batean, oinarri teknologikoa duten negozio-prozesuetako berrikuntza-proiektuak lagunduko dira, teknologia digitalak barne, Elikaduraren eta Zuraren balio-kateko enpresetan ekoizpen-, eraldaketa-, banaketa- edo merkaturatze-negoziorako prozesuetan.
Baliabideak horrela banatuko dira:
1) 2.000.000 euro Elikaduraren eta Zuraren balio-kateari lotutako I+G proiektuetara bideratuko dira.
2) 1.000.000 euro nekazaritzaren eta basogintzaren sektoreetako ezagutza espezifikoa sortzeko eta hedatzeko proiektuetara bideratuko dira.
3) 200.000 euro negozio-prozesuetako berrikuntza-proiektuetara bideratuko dira.
Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen gastuak: langileen gastuak, ikertzaileenak, teknikarienak eta gainerako langile laguntzaileenak, proiektuan aritzen diren heinean, tresna eta materialenak, eraikin eta lurrenak, kontratu-ikerketarenak, ezagutza teknikoenak, kanpoko iturrien lizentziaren bidez erositako edo lortutako patenteenak, gastu orokorrak eta ustiapeneko beste gastu gehigarri batzuk, bidaietako eta materialetako kostuak, hornidurak eta zuzenean proiektutik eratorritako antzeko produktuak barne. Halaber, proiektuaren zatien azpikontratazioa diruz lagunduko da.
Epea eta eskaerak aurkeztea
Pertsona fisikoek aurrez aurre zein bide elektronikoa erabiliz aurkez ditzakete eskabideak. Pertsona juridikoek eskaera bide elektronikoetatik aurkeztuko dute. Epea hilabetekoa izango da, agindua argitaratzen denetik.
Aurrez aurre: eskaerak bi modutan aurkez daitezke; alde batetik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egoitzan (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz), eta, bestetik, Legean aurreikusitako edozein tokitan.
Bide elektronikoa: eskaerak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira: https://www.euskadi.eus/servicios/0110309
Euskadiko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzak
Batzordean, halaber, Euskadiko elikakatea eta zuraren katearen digitalizazioa sustatzeko laguntzak onetsi dira, katearen lehiakortasuna hobetzeko xedez.
Aginduan araututako laguntzen xedea hirukoitza da. Alde batetik, enpresen digitalizazioa laguntzea, sistema digitalak ezarriz; digitalizazio-fasean dauden enpresak laguntzea 4.0 teknologia ezarriz; Euskadiko elikakatean eta zuraren katean eragina duten digitalizaziorako proiektu estrategikoak bultzatzea; eta, azkenik, azienda kudeatzeko digitalizazio-teknologia berriak hedatzea.
2023 eta 2024 ekitaldietarako, Agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 3.000.000 euro bideratuko dira.
Horrela banatuko dira, ildo eta ekitaldien arabera:
- a) 450.000 euro digitalizatzen hasten diren enpresen proiektuetarako.
- b) 900.000 euro digitalizazioko fase aurreratuan dauden eta 4.0 teknologiari ekin nahi dioten enpresei laguntzeko.
- c) 650.000 euro abeltzaintzako ustiategietako titularrek lepokoak erosteko.
Epea eta eskaerak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Eskaerak bide elektronikoen bidez aurkeztuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: www.euskadi.eus/servicios/1207203