Berriak Segurtasuna
qrcode

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak larrialdietako prestakuntzarako bi hitzarmen eta Arkauteko mugikortasun jasangarrirako sistemari jarraipena emateko bat berritu ditu (Gobernu Bilera 2023-7-26)

2023-07-26
  • Gurutze Gorriak eta SuEskola Fundazioak Arkauterekin lankidetzan jardungo dute babes zibilaren eta larrialdien esparruko eta suteak prebenitzeko eta itzaltzeko formakuntza-ekintzetan, hurrenez hurren, eta MugiArkaute Elkarteak Akademiarako garraio kolektiboaren kudeaketan
  • Arkautek, guztira, 530.000 euro bideratuko ditu formakuntza-ekintzetara eta 300.000 euro mugikortasun jasangarria sustatzera

Gobernu Kontseiluari gaur eman diote jakitera hiru lankidetza-hitzarmen berri sinatu direla Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Gurutze Gorriaren, SuEskola Fundazioaren eta MugiArkaute Elkartearen artean.

Gurutze Gorriarekin eta SuEskola Gipuzkoa Fundazioarekin sinatu diren hitzarmenen helburua babes zibilaren eta larrialdien esparruko eta suteen prebentzio eta itzalketako formakuntza-programetan lankidetza indartzea eta optimizatzea da.

Akordio horien bidez ekintza bateratuak egitea sustatuko da, besteak beste, formakuntza bateratua ematea; informazioa emateko eta zabalkunderako materialak prestatzea; sentsibilizazio-jarduerak egitea; suteen, salbamenduaren, babes zibilaren eta larrialdien esparruko berrikuntzen berri ematea; autobabesaren kultura bultzatzea; protokoloak eta jardunbide egokien gidak sortzea; informazio baliagarriak trukatzea; datu-base bateratuak sortzea; eta ikerketa taldeak ezartzea.  Bestalde, jarraipen batzorde akademiko bat ere eratuko da bi kasuetan formakuntza-ekintzen kalitatea bermatzeko eta programen etengabeko hobekuntza sustatzeko.

Akademiak 30.000 euro bideratuko ditu Gurutze Gorriarekin lankidetzan jarduteko proiektura eta 500.000 euro SuEskola Gipuzkoa Fundazioarekin jarduerak egiteko.

Bestalde, Arkautek, mugikortasun jasangarriarekin eta berotegi-efektuko gas-emisioak murriztearekin hartuta duen konpromisoaren baitan, 300.000 euroko laguntza emango dio Mugiarkaute Elkarteari mugikortasun jasangarria, efizientea eta Akademiara joaten diren erabiltzaileen premietara egokitua oinarri duen sistemarekin jarraitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko