Berriak Lehendakaritza
Eu

Defizitaren kontrolean bakarrik arreta jartzeak "arazo erantsiak" sortuko dizkio ekonomiari

2012.eko urtarrilak 12

Patxi Lopez Lehendakariak adierazi du Eusko Legebiltzarrak zergen gaineko errekarguak onartzeko aukera aztertzen ari dela Eusko Jaurlaritza. Lehendakariaren esanetan, "ezohiko neurria izango da, eta ez ditu arazo guztiak konponduko." "Arazoei irtenbidea emateko, Euskadik fiskalitate justuagoa, bidezkoagoa eta zerbitzu publikoen sistemari eusteko adinakoa eduki behar du", adierazi du.

Gobernu zentralak defizitaren goi-muga betetzen ez duten autonomia erkidegoei ezarri nahi dizkien zigorrei buruz galdetu diotenean, Patxi Lopezek adierazi du "dena defizitaren kontrola lortzeko egiten bada, lortuko dugun gauza bakarra herrialdeetako ekonomiak ito eta horiek atzeraldian sartzea izango da. Alderdi Popularreko gobernuak 1,3-ko defizitaren helburua besterik ez du buruan, horren ondorioz, zergak igo eta I+G+B inbertsio guztiak moztu egin ditu, krisialditik aterako palanka, alegia". Ildo horretan, defizit-maila hori denbora-epe "zentzuzkoagoan" lortzeko ahalegina egitearen alde azaldu da Lopez.

Cadena Ser irratian emandako elkarrizketa batean, Lehendakariak adierazi du Euskal Gobernuak aukera hau duela esku artean: denon artean "momentu honetan daukagun sistema eraginkorra, Euskadik behar duena, ote den ikustea, era horretan, bikoiztasunak ekidin edo dirua alferrik ez gastatzeko; eta horretarako, erakunde-egitura ezberdina eta Lurralde Historikoen Legea aldatu behar ote den, edo bestelako hitzarmen eta borondate politikoekin zuzendu ote daitekeen". Hala, Lehendakariaren aburuz, Euskadiren egoera hobetzeko, Lurralde Historikoen Legea aldatu behar bada "ez genuke hori lege sakratu bihurtu behar".

Elkarrizketan, legealdi honetan bere gobernuak garatutako politikak azpimarratu ditu Lehendakariak, eta halaber, legealdi honetan "bakearen eta askatasunaren garaia bizitzeko ametsa" egin bihurtu dela adierazi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)