Hauteskundeak 2024
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Telebista da egunero gehien kontsumitzen den hedabidea, baina belaunaldien arteko ezberdintasuna nabaria da

2023-07-20
  • Etorkizunean Internet izango da erreferentziazko bitartekoa
  • Bitarteko tradizionalek transmititzen dute konfiantza gehien eta Internetek gutxien

Telebista da, oraindik ere, egunero gehien ikusten den bitartekoa eta albisteen segimendurako gustukoena, baina adin handieneko biztanleek kontsumitzen dute gehien, kontsumo-ohiturak eta herritarrek hedabideei buruz duten iritzia biltzen dituen azterlan publiko baten arabera. 

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen Azterlanak dioenez, gazteenek (18-29) eta adin gehiagokoek ere (30-44) egunero erabiltzen dute Internet. Ohiko komunikabideak, irratia izan ezik, etengabe ari dira jaisten, batez ere paperean idatzitako prentsa, gazteen %90ek online irakurtzen baitute. 

Era berean, eta lan horren arabera, komunikabide tradizionalek (paperezko prentsa, telebista, irratia) transmititzen dute konfiantza gehien; Internetek, berriz, gutxien. Euskadiko komunikabideak Europako batez bestekoaren gainetik daude euskaldunen pertzepzioari dagokionez, fidagarritasunari eta iritzi-aniztasunari dagokienez.

Informazio gehiago

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko