Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

Amalio Rey-k marketinari buruzko hitzaldi bat emango du Berrikuntza Publikoko hamaikagarren mintegian

2012-01-12

Berrikuntza publikoko mintegi berri bat martxan jartzen ari gara. Oraingo hau azaroan hizlariaren gaixotasuna zela eta bertan behera utzi genuen Administrazio Publikoan berritzeko marketinari buruzkoa izango da.

Marketinaren ikuspegi zintzoa proposatzeko asmoa dago, ingurune publikoan berrikuntza bultzatzeko erabilgarria den metodologia erabiliz. Egiazko beharren eta xedetzat dituen giza taldeen identifikazio zuzenean oinarriturik dagoen ikuspegia da baita komunikazio eraginkorrean, barruko zein kanpoko bezero/erabiltzaileekin ditugun hartu-emanak hobetzeko.

Berrikuntza publikoko mintegi honetan Amalio Rey, eMOTools entitatearen sortzailea izango dugu gurekin. Berak kontzeptu hau zertan datzan eta bere esperientziaren bidez ikasitako gaiak azalduko dizkigu. 

Data: asteartean, 2012ko urtarrilaren 17an

Hizlariak: Amalio Rey

Izenburua: Administrazio Publikoan Berritzeko marketina

Tokia: Areto Nagusia, Lakua II

Ordutegia: 15:00etatik - 16:45etara

Berrikuntza Publikoko Tailerren proiektua Eusko Jaurlaritzako langileei zuzendutako barne-hitzaldi batzuetan oinarrituta dago. Hitzaldiak, halere, Irekia atarian zuzenean ematen dira. Hitzaldiak Irekia atalean zuzenean ematen ditugu. Gainera, bideoak eta ikasmateriala (hizlariak baimena ematen duenean), euskadi.net-en jartzen dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan