Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Enpresek urteko hirugarren hiruhilekoan duten konfiantza hobetu izana eta KPIaren moderazioa jasotzen ditu gaur Astekonomiak, joan-etorrien aireko trafikoaren errekorrarekin batera

2023-07-14

Aurtengo hirugarren hiruhilekoan euskal enpresen konfiantza hobetu izana da gaur Astekonomia bideoaren informazio-burua, eta ekainean KPIa moderatu izana ere nabarmentzen du. Adierazle horiek, euskal aireportuetako joan-etorrien errekor absolutuarekin batera, ematen diote edukia asteko laburpen honi.

EINek aste honetan argitaratutako informazioaren arabera, euskal enpresen konfiantza hobetu egin zen 2023ko hirugarren hiruhilekoan. Zehazki, indizeak 136ko maila lortu zuen: 2019ko hirugarren hiruhilekotik izandako baliorik altuena. Era berean, enpresek adierazi zuten hobetu egin direla bai aurreko hiruhilekoarekiko egoera, bai espektatibak.

Bestalde, Euskadiko KPIaren urteko aldakuntza-tasa % 2,3koa izan zen ekainean: maiatzean erregistratutakoaren 1,1 puntu azpitik. Erregistro hori 2021eko martxotik izandako txikiena da, eta energiaren prezio baxuagoek eta elikaduraren prezioen igoeretan izandako moderazioak eragin zuten. Bestalde, azpiko inflazioa % 6,4tik % 6,2ra igaro zen.

Era berean, ekainean, Euskadiko aireportuen bidez desplazatutako pertsonen kopurua % 14,5 igo zen aurreko urtearen aldean. Guztira, 700.000 pertsonak bidaiatu zuten, hau da, serie historiko osoko ekaineko erregistrorik altuena.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan