Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak bihar, larunbata, hasiko ditu Osakidetzako plantilla egonkortzeko 2020-21-22-E LEPeko azterketak, 109.129 parte-hartzailerekin

2023-07-14

 

Osakidetzaren Lan Eskaintza Publiko berriaren hautaprobak uztailaren 15ean, larunbata, hasiko dira, eta azaroaren 25era arte iraungo dute, eskainitako 110 lanbide-kategoriak osatu arte

 

LEP berria amaitu ondoren, Osakidetzak 11.000 plaza baino gehiago (plantillaren herena) egonkortzeko prozesua amaituko du, % 8tik beherako bitartekotasun-ehunekoa lortzeko helburuarekin

 

Osakidetzak 2018-19ko LEParen behin-behineko emaitzak argitaratu ditu LEP berriaren azterketak egin aurretik, Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik iragarri bezala

 

 

Osakidetzak bihar, larunbata, hasiko ditu bere Lan Eskaintza Publiko berriari (20-21-22-Egonkortzea) dagozkion hautaprobak, egungo plantillaren herenari egonkortasuna emateko.

LEP berriaren lehen probak uztailak 15ean, larunbata, eta 16an, igandea, egingo dira eta, azarora bitarte, izena eman duten 109.029 pertsonek Barakaldoko BECen eta UPV/EHUren Gasteizko egoitzan egingo dituzte azterketak.

Uztaileko azterketa guztiak UPV-EHUren Gasteizko Farmazia Fakultatean egingo dira.

Uztailaren 15ean eta 16an, larunbata eta igandea, honako hauei dagozkien probak egingo dira:

2023/07/15 - 09:30       ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA  

 

2023/07/15 - 13:30       GIZARTE-LANGILEA

AUDIOPROTESIEN TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

2023/07/15 - 17:30       FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

JOSKINTZAKO OFIZIALA

ELEKTROMEDIKUNTZA-INSTALAZIOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

2023/07/16 - 09:30       AHO-HORTZEN HIGIENEKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA

 

2023/07/16 - 13:30       SUKALDARIA

OSASUN MENTALEKO ERIZAINA

 

2023/07/16 - 17:30       EMAGINA

OPTIKAN ETA OPTOMETRIAN DIPLOMADUNA

LOGOPEDIAN DIPLOMADUNA

 

Asteburu honetan, izena eman duten 7.318 pertsonak egin ahal izango dituzte 13 lanbide-kategoriari dagozkien hautaprobak. Izangaien kopuruari dagokionez, kategoria ugarienak honako hauek izango dira: erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (1.838 pertsona inskribatuta), gizarte-langilea (1.265 izangai erregistratuta) eta farmaziako laguntzailea (929 oposiziogile inskribatuta).

Asteburu honetako proben ondoren, uztailaren 21eko (ostirala) eta 22ko (larunbata) azterketak baino ez dira geratuko abuztuko oporraldiaren aurretik. Ondoren, irailean, urrian eta azaroan egingo dira berriz azterketak. 2020-21-22-E LEPeko azken azterketak azaroaren 25ean egingo dira. Azterketa horiek amaitu ondoren, amaitutzat hartuko da hautaketa-prozesuko azterketa-fase hau, eta baremazioaren azken etapa hasiko da. Etapa hori LEPean proposatutako bi blokeen inguruan garatuko da: lehiaketa eta oposizio-lehiaketa; emaitzak datorren urteko abendurako ateratzea aurreikusi da.

Osakidetzan enplegu publikoa egonkortzeko hautaketa-prozesuaren amaieran, 11.000 profesionali baino gehiagori (plantillaren herenari) emango zaie egonkortasuna, eta bete egingo da bitartekotasun-tasa murrizteko konpromisoa. Tasa hori % 8tik beherakoa izango da, Europako legeriak aurreikusitako estandarrari jarraikiz.

 

2018-19ko LEParen behin-behineko emaitzen mailakako argitalpena

 

Osasuneko sailburu Gotzone Sagarduik iragarri bezala, Osakidetzak mailaka argitaratu ditu 2018-19ko LEParen deialdietako behin-behineko emaitzak, uztailean 2020-21-22-E LEP berrian azterketak egingo dituzten parte-hartzaileen lanbide-kategorietan.

 

Argitaratutako lanbide-kategoriak honako hauek dira:

 

  • LAN-OSASUNEKO ERIZAINA
  • OSASUN MENTALEKO ERIZAINA
  • INSTALAZIO ELEKTRIKOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • ELEKTROMEDIKUNTZA-INSTALAZIOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • LEHEN MAILAKO ARRETAKO PEDIATRIAKO MEDIKU FAKULTATIBO ESPEZIALISTA
  • LOGOPEDIAN DIPLOMADUNA
  • AUDIOPROTESIEN TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • DIETETIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • EMAGINA
  • LEHEN MAILAKO ARRETAKO FAMILIA-MEDIKU FAKULTATIBO ESPEZIALISTA
  • OPTIKAN ETA OPTOMETRIAN DIPLOMADUNA
  • TERAPEUTA OKUPAZIONALA
  • GIZARTE-LANGILEA
  • ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • ANATOMIA PATOLOGIKOKO ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
  • SUKALDARIA
  • FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

 

Guztira, 20 lanbide-kategoriaren emaitzak jakinarazi dira. Hortaz, 2018-2019ko LEPean adierazitako kategorietan parte hartu zuten pertsona guztiek dagoeneko ezagutzen dituzte behin-behineko emaitzak 2020-21-22-Egonkortzea LEParen deialdiari dagozkion azterketak egin aurretik (azterketa horiek uztailaren 15ean, 16an, 20an eta 21ean egingo dira).

 

Ohar garrantzitsua hilaren 16an, igandea, Gasteizko Farmazia Fakultatean egingo diren probetan parte hartuko dutenentzat

 

Uztailaren 16an, igandea, IRONMAN Vitoria-Gasteiz 2023 izeneko nazioarteko kirol-ekitaldia egingo da, eta proba horren korrikako lasterketa-zirkuituak Farmazia Fakultatearen inguruko kaleak hartuko ditu (Unibertsitateen Pasealekua, Justo Velez de Elorriaga, Rene Cassin, Nieves Cano eta abar). Hori dela eta, Farmazia Fakultatea inguratzen duten kale guztiak trafikorako itxita geratuko dira goizean goiz. Horregatik, oposizioetara autoz joango diren pertsonei ibilgailua Mendizabalako edo Mendizorrotzako aparkalekuetan uztea (aparkalekutik fakultatera 15/20 minutu daude oinez) eta arazoak saihesteko denbora nahikoarekin joatea gomendatzen zaie. 

 

Era berean, gogorarazi beharra dago garraio publikoko zerbitzuek (hala nola TUVISA eta BEI autobusek eta tranbiak) aldaketak izango dituztela egun osoan. Zehazki, tranbia-zerbitzuaren ibilbidea etenda egongo da igande osoan Antso Jakitunaren kaleko eta Angulema kaleko geralekuen artean.

 

Zalantzarik izanez gero, Gasteizko Udaltzaingoan eremura joateko modua kontsultatzea gomendatzen da (Tel.: 945 15 80 00).

 

Azkenik, eta oposizioetara joango diren pertsonen kopuru handia kontuan hartuta, segurtasuneko langileen argibideei jarraitzea gomendatzen da.

 

 

Iruzkin bat
  • Argazkia Naiara Ibarra Diez
    2023-07-17

    ¿Y cuando va a sacar las listas de personas con opción a plaza de la OPE 2018-2019 de enfermería? Hace ya un año que hicimos el examen y seguimos sin saber si tenemos opción a plaza o no, y mientras tanto teniendo que trabajar y estudiar porque la siguiente prueba es en octubre y no sabemos si estamos estudiando para intentar sacar plaza o estamos perdiendo tiempo y energía. Al menos decidnos cuando vais a publicar las listas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)