Elkarlan Sariak
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Lanbidek 6,5 milioiko laguntzak onartu ditu enplegurako prestakuntzako erakundeentzat, eskaera handiko sektoreentzat eta euskarazko prestakuntzarako

2023-07-13
  •  Bost milioi bideratuko dira enplegurako prestakuntzako erakundeen instalazioak eta baliabideak modernizatzera; eta miloi bat, berriz, langile kualifikatuak prestatzeko eskaera handiko sektoreetan

Gaur, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 6,5 milioi euroko laguntzak onartu ditu: batetik, enplegurako prestakuntza-erakundeek instalazioak euskal enpresa-sarearen beharretara egokitu ditzaten; bestetik, eskaera handiko sektore kualifikatuetan prestakuntza-jarduerak abian jar ditzaten; eta, azkenik, langabeentzako euskarazko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko.

Gaurko bileran (Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua buru zela) Kontseiluak argi berdea eman die EAEko enplegurako prestakuntza-erakundeen berrikuntza-inbertsioa finantzatzeko diru-laguntzei. Horren bidez, sustatu nahi da erakunde horiek beren instalazioak, hornidurak eta prestakuntza-baliabideak eguneratu ditzaten (produkzio-ehunaren sektoreetan egiten ari diren aurrerapenekin bat etorriz); zertarako eta prestakuntza-ekintza horietako partaideek ezagutu eta erabili ditzaten enpresek erabiltzen dituzten ekoizpen-bitarteko aurreratuenak.  Merkatuari egitura eta ekoizpen-bitarteko berrietara hobeto egokitutako prestakuntza duten langileak emateko aukera bat da. Helburu horiek betetzeko, Lanbidek (enplegurako prestakuntza-programak kudeatzeaz arduratzen den erakundea den aldetik) bost milioi euro bideratuko ditu.

Bestalde, Kontseiluak milioi bat euroko diru-laguntzen deialdia onartu du, prestakuntza eta espezializatutako profesionalen eskari handiko sektoreetan prestakuntza-jarduerak egiteko (hots: enpresa transitarioen eta aduana-enpresen sektore logistikoa; programazio eta garapen informatikoa, sormen-, kultura- eta musika-industria oso espezializatua; jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak; eta arreta soziosanitarioa dira. Laguntza horiek, lehentasunez, langabeei zuzenduta daude.

Azkenik, langabetuen euskarazko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko diru-laguntzen deialdi bat berretsi da (hain zuzen ere, 2023-24 ikasturtea). Laguntzak   500.000 euroko hornidura du. Eta hartzaileak hauek dira lehentasunez: langabetuak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan eskatzaile gisa edo Gazte Bermea Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emanda daudenak. Era berean, gainerako autonomia-erkidegoko enplegu-zerbitzuetan izena emanda dauden langabeek ere parte hartu ahalko dute. Langabeen artean, lehentasuna izango dute migratzaileek eta desabantaila-egoeran daudenek. Horrek xede du aipatu pertsonek komunikazio-gaitasunak garatzen laguntzea, testuinguru elebidunetan lan egiteko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)