Berriak Segurtasuna
qrcode

Erkoreka eta Garamendi Frantziako Errepublikaren egun nazionaleko harrera-ekitaldian izan dira Bilboko Institutu Frantsesaren egoitzan

2023-07-14

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua eta Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua Frantziako Errepublikaren jai nazionala dela-eta gaur eguerdian Bilboko Institutu Frantsesean egin den ekitaldian izan dira Yann Battefortek, Frantziak Bilbon duen kontsul nagusiak, gonbidatuta.

Frantziaren eta Euskadiren arteko harremana azken hilabeteotan, besteak beste, Frantziako Tourraren 110. edizioa Euskaditik irten izanak markatu du. Ertzaintzak, Jendarmeriak eta Frantziako Polizia Nazionalak elkarlanean jardun zuten uztailaren 1ean, 2an eta 3an, segurtasun publikoan diharduten Euskadiko gainerako erakundeekin batera, Euskadiko errepide-sarean txirrindularien eta ikuskizunaz gozatu nahi izan zuten pertsonen segurtasuna bermatzeko ezarri zen operatibo handian.

2 iruzkin
  • 2023-07-14

    Feliz día de la republica

  • 2023-07-14

    Zorionak eta urte askotarako

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)